Friendly Persuasion
Friendly Persuasion (euskaraz: "Pertsuasio adiskidetsua") western filma da, William Wyler estatubatuar zinemagileak 1956an zuzendu eta ekoitzi zuena. Jessamyn Westek 1945ean argitaratu zuen izenburu berdineko eleberrian oinarriturik dago. Gary Cooper, Dorothy McGuire, Anthony Perkins, Richard Eyer, Robert Middleton, Phyllis Love, Peter Mark Richman, Marjorie Main eta John Smith izan ziren aktore nagusiak.
Oscar sarietarako sei izendapen eta Urrezko Globoetarako bi jaso zituen, baina bat ere ez zuen irabaztea lortu. Aldiz, Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Argumentua
aldatu1862, Indiana. Jess Birdwell nekazaria (Gary Cooper) seme-alaba ugariko familia bateko aita da, edozein indarkeria mota erabiltzeari uko egiten dion eta bakean eta lasai bizi nahi duen kuakero komunitate batekoa. Baina AEBtako Gerra Zibilak proban jarriko ditu beren sinismenak, Joshek (Anthony Perkins), familiako seme nagusiak, Unionisten Armadan izena eman eta gerran parte hartu nahi baitu; jarrera horrek atsekabea eragingo du familian.
Aktoreak
aldatu- Gary Cooper: Jess Birdwell
- Dorothy McGuire: Eliza Birdwell
- Anthony Perkins: Josh Birdwell
- Richard Eyer: Little Jess Birdwell
- Robert Middleton: Sam Jordan
- Phyllis Love: Mattie Birdwell
- Peter Mark Richman: Gard Jordan (Mark Richman)
- Walter Catlett: Quigley irakaslea
- Richard Hale: Purdy
- Joel Fluellen: Enoch
- Theodore Newton: Harvey maiorra
- John Smith: Caleb Cope
- Marjorie Main: Hudspeth alarguna
- Edna Skinner: Opal Hudspeth
- Marjorie Durant: Pearl Hudspeth
- Frances Farwell: Ruby Hudspeth
Kanpo estekak
aldatu- Friendly Persuasion filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Friendly Persuasion filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)