Ireki menu nagusia

Francisco Nieva (Valdepeñas, 1924ko abenduaren 29a - Madril, 2016ko azaroaren 10a) espainiar idazlea izan zen. Antzerkirako lanak idatzi ditu gehienbat.

Francisco Nieva
Francisco Nieva.jpg
Bizitza
Jaiotza Valdepeñas1924ko abenduaren 29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2016ko azaroaren 10a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, eszenografoa, idazlea eta margolaria
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Genero artistikoa dramaturgia
antzerkia
IMDb nm0631363

Espainiako gerraondoko antzerkiaren berritzaile handienetako bat izan da. Mugimendu postistarekin egon zen harremanetan. Bere obrak ukitu bat baino gehiago du: Goyaren pinturarenak, Valle Inclánen esperpentoarenak eta Alfred Jarry eta Antonin Artauden surrealismoarenak. Fartsa eta kalamitatearen antzerkia eta antzerki amorratua direlako multzoetan sailkatu izan du berak bere lana.

Lehen multzoan, lan hauek ditu, besteak beste: Tórtolas, crepúsculo y telón (1972), El rayo colgado (1975) eta El baile de los ardientes (1975); bigarrenean, aldiz, La carroza de plomo candente (1973), Nosferatu (1975), Con sombra y quimera de Larra (1976) eta La señora tártara (1981). 1980an, Espainiako Antzerkiko Sari Nazionala irabazi zuen Los Baños de Argel lanaren muntaiarekin. 1986az geroztik, Espainiako Hizkuntzaren Erret Akademiako kide da. Azken urteetan, eleberriak eta ipuinak idatzi ditu: Viaje a Pantaélica (1994), Carne de murciélago (1998), Los rabudos y otros cuentos (2000), Argumentario clásico (2001) eta La mutación del primo mentiro (2004). Azken antzerki-lanak hauek ditu: ¡Viva el estupor! (2005), Misterio y festival: pequeña tetralogía satírica (2005) eta El cíclope (2009). Bestalde, 1992an Letretako Asturiasko Printzea saria eta Espainiako Literatura Sari Nazionala eman zizkioten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu