Antonin Artaud (Marseilla, Frantzia, 1896ko irailaren 4a - Ivry-sur-Seine, Frantzia, 1948ko martxoaren 4a) frantses idazlea izan zen, surrealismoaren jarraitzailea, bere bizitzaren amaieran baztertu bazuen ere, eta ankerkeriaren antzerkiaren sortzailea.

Antonin Artaud

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntoine Marie Joseph Paul Artaud
JaiotzaMarseilla1896ko irailaren 4a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis eta Ivry-sur-Seine1948ko martxoaren 4a (51 urte)
Hobiratze lekuaSaint Pierre Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, aktorea, poeta, zinema-kritikaria, idazlea, saiakeragilea, gidoilaria, margolaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, prosalaria, film-zuzendaria, errealizadorea, komediagilea eta performancelaria
Jasotako sariak
Genero artistikoadrama
saiakera

IMDB: nm0037625 Allocine: 943 Rottentomatoes: celebrity/antonin_artaud Allmovie: p2448
Musicbrainz: b5c52951-d4b4-4ac0-8389-50f01e70ec7b Discogs: 217030 Find a Grave: 12281 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Familia burges baten baitan jaio zen. Gaztetan agerturiko desoreka psikikoa lagun izan zuen bizitza osoan. Talde surrealistako kide izan zen garai batez, eta bi poema-liburu argitaratu zituen: L´ombilic des limbes (1925, "Linboen zilborra"); Le Pèse-Nerfs (1927, "Kirio Pisatzailea"). Charles Dullinen taldeko antzezlari Roger Vitracekin batera, Alfred-Jarry antzokia fundatu zuen (1930). Bestalde, Le Théâtre de la cruauté (1932, "Ankerkeriaren antzerkia") eta Le Théâtre et son double (1938, "Antzerkia eta bere bikia") saiakerek eragin sakona izan zuten antzerki-zuzendari askorengan, hala nola Roger Blinengan, Jean-Louis Barraultengan edota Julian Beckengan (Living Théâtre). Artauden arabera, antzerkiari berezitasuna keinuak ematen dio. Filmetan ere esku hartu zuen antzezlari gisa Abel Gance, Dreyer, Pabst eta Bernard zuzendarien lanetan. Tarahumara mexikar indigenen artean egin zuen egonaldiak eragin nabarmena izan zuen bere pentsamenduan. Fedea eta artea gaitzetsi zituen, gizakiaren miseriaren aterpea zirela baieztatuz.

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Antonin Artaud