Francisco José Lombardi
Francisco José Lombardi (Tacna, 1947ko abuztuaren 3a) perutar zinema-zuzendaria da.
Francisco José Lombardi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tacna, 1949ko abuztuaren 3a (75 urte) |
Herrialdea | Peru |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Nacional del Litoral (en) Colegio de la Inmaculada (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuLa ciudad y los perros (1985) filmarekin egin zen ezaguna. Oso zinemagile polemikoa da. Limako Unibertsitatean eta Santa Feko (Argentina) Fernando Birriren dokumental-eskolan ikasi zuen. 1977an egin zuen lehen filma: Muerte al amanecer. Lombardiren beste film batzuk: La boca del lobo (1988), Caídos del cielo (1990, gaztelaniazko filmik onenaren Goya saria), Sin compasión (1994), Bajo la piel (1996, Zilarrezko maskorra Donostiako Zinemaldian).
Inca Films enpresa sortu zuen. El Correo egunkarian eta Hablemos de cine aldizkari ospetsuan idatzi izan du zinema-kritikari gisa.
Filmografia
aldatu- Muerte al amanecer (1977)
- Cuentos inmorales (1978) (Los Amigos atala).
- Muerte de un magnate (1980)
- Maruja en el infierno (1983)
- La ciudad y los perros (1985)
- La boca del lobo (1988)
- Caídos del cielo (1990)
- Sin compasión (1994)
- Bajo la piel (1996)
- No se lo digas a nadie (1998)
- Pantaleón y las visitadoras (1999)
- Tinta roja (2000)
- Ojos que no ven (2003)
- Mariposa negra (2006)
- Un cuerpo desnudo (2008)
- Ella (2009)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.