Ireki menu nagusia

Folkwang Museoa (alemanez: Museum Folkwang) Alemaniako Essen hiriko XIX eta XX. mendeetako arte bilduma bat da. Museoa 1922an sortu zen 1906an sortutako Essener Kunstmuseum (Essengo Arte Ederren Museoa) eta  1902an  Karl Ernst Osthaus mezenasak sortutako Folkwang Museumaren (Folkwang museoa) elkartzetik

Folkwang Museoa
Frontansicht Museum Folkwang.JPG
Kokapena
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDüsseldorf
College townEssen
Herriaren zatiRüttenscheid
Koordenatuak 51° 26′ 30″ N, 7° 00′ 15″ E / 51.4417°N,7.00417°E / 51.4417; 7.00417Koordenatuak: 51° 26′ 30″ N, 7° 00′ 15″ E / 51.4417°N,7.00417°E / 51.4417; 7.00417
Historia eta erabilera
Irekiera1902ko uztailaren 9a
Inaugurazioa1902
Bisitariak urtean 800.000
Kontaktua
Helbidea Museumsplatz 1
Webgune ofiziala

Folkwang hitza Eddetatik hartua dago eta «herriko aretoa», «Freya jainkosaren aretoa», esan nahi du.

Folkwang  Museoak Deutsche Plakat Museuma (Alemaniar Kartelaren Museoa) hartzen du, bere politika, ekonomia, Kulturaren inguruko 340.000 posterrekin mundu guztiko mota honetako museo handi eta garrantzitsuenetakoa egiten dutelarik.

Museoak ondorengo artisten lanak erakusten ditu: Eugène Delacroix, Gustave Courbet, Édouard Manet, Camille Pissarro, Claude Monet, Alfred Sisley, Auguste Rodin, Pierre-Auguste Renoir, Paul Cézanne, Vincent Van Gogh, Paul Gauguin, Edvard Munch, Pablo Picasso, Georges Braque, Fernand Léger, Marc Chagall, Giorgio De Chirico, Piet Mondrian, Salvador Dalí, René Magritte, Joan Mirò, Vasily Kandinsky, Paul Klee, Jackson Pollock eta Lucio Fontana.

Helmar Lerski, Germaine Krull, Otto Steinert eta Peter Keetmanen lanen argazki bilduma bat ere  badu.

Kanpo estekakAldatu