Florence Griffith-Joyner

abiadura-lasterkari estatubatuarra
Florence Griffith Joyner» orritik birbideratua)

Florence Griffith-Joyner[1], jaiotza-izenaz Florence Delorez Griffith[2], baita ere Flo-Jo izenarekin ezaguna (Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1959ko abenduaren 21a - Mission Viejo, Kalifornia, AEB, 1998ko irailaren 21a), estatubatuar atleta izan zen.

Florence Griffith-Joyner

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1959ko abenduaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaMission Viejo (Kalifornia)1998ko irailaren 21a (38 urte)
Heriotza modua: epilepsia
Familia
Ezkontidea(k)Al Joyner (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Northridge (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jordan High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria, atleta eta kirolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
200 metroko lasterketaolinpiar errekor, munduko errekor1988ko irailaren 29a21,34
100 metroko lasterketamunduko errekor1988ko uztailaren 16a10,49
Women's 100 metres world record progression (en) Itzuli1988ko uztailaren 16a
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
200 metroko lasterketaSeul1988ko irailaren 29a21,34
100 metroko lasterketaIndianapolis1988ko uztailaren 16a10,49
4 × 100 errelebutako lasterketa41,55
4 × 400 metro erreleboa195,51
 
Pisua57 kilogramo
Altuera1,70 metro
Jasotako sariak

florencegriffithjoyner.com
IMDB: nm0431647 IAAF: 14359548 Olympic.org: florence-griffith-joyner Find a Grave: 6706 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Zazpi urterekin hasi zen lasterketetan parte hartzen. Hogei urte zituela, atletismoa utzi behar izan zuen, familia aurrera atera ahal izateko. Baina, Bob Kersee[3] entrenatzaile ospetsuak beka bat lortu zion UCLA Unibertsitaterako, eta 1984an, Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen 20 metroko lasterketan. Florence Griffith oso ezaguna egin zen bere makillaje ikusgarriarengatik, eta, batez ere, zerabiltzan azazkal izugarri luzeengatik. 1987an, Erromako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina lortu zuen. Ben Johnson lasterkariaren gomendioz, giharrak indartzeko programa trinko batean parte hartu zuen, eta programa hura bukatuta, sekulako markak lortu zituen: 10.49 segundo 100 metrotan (gizonezko askoren marka hoberenetik gora), Seuleko Olinpiar Jokoetarako hautaketa probetan. Seulen, 1988an, 100 metro, 4 x 100 eta 200 metroko lasterketak irabazi zituen, baina Ben Johnson dopin egiteaz akusatu zutenean, zalantzan jartzen hasi ziren Griffithen markak. Hurrengo urtean bertan erretiratu zen, mediku kontrol derrigorrezkoak ezartzeko bezperetan. [4][5]

Atletismoa utzita, arropa-diseinatzaile gisa hasi zen lanean, eta haurrei laguntzeko programa askotan parte hartu zuen. 1996an, bere burua prestatzen hasi zen berriro, Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko, baina eskuineko zangoan min hartuta, bertan behera utzi behar izan zuen ahalegina. 38 urterekin hil zen, garuneko apoplexiaz.

Palmares hautatua aldatu

Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Zilarra 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) 200 metroko lasterketa
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 100 metroko lasterketa
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 200 metroko lasterketa
Urrea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 4 x 100 metroko lasterketa
Zilarra 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 4 x 400 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketak
Urrea 1987 (Erroma) 4 x 100 metroko lasterketa
Zilarra 1987 (Erroma) 200 metroko lasterketa

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Aaseng, Nathan. (2014-05-14). Icons of Black America: Breaking Barriers and Crossing Boundaries. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-0778-3. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. ISBN 9781438107783..
  3. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1988-07-29). «Griffith-Joyner Leaves Kersee's Club; She'll Be Coached Solely by Husband» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. «BBC News | Sport | Suspicion surrounds Flo-Jo's death» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1989-03-13). «TAC Board Approves Random Drug Testing» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu