Ficobako geltokia

43°20′57″N 1°47′11″W / 43.349276°N 1.786468°W / 43.349276; -1.786468

Ficoba (lehen Nazioarteko zubia/Puente Internacional), Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Irun udalerriko Anaka auzoan dagoena, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan, hain zuzen ere. Lapurdi eta Ipar Euskal Herriko mugaren ondoan kokatuta egoteagatik Nazioarteko zubia/Puente Internacional du jatorrizko izen, geltokiak aduana kontrol funtzioa zuen eta. 2010ean gaur egungo izena, Irun Ficoba, hartu zuen.[1] Euskotrenen Hendaiako geltokiarekin batera 1913ko uztailaren 13an inauguratu zen,[2] eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.

Ficoba
Euskotren Puente Internacional.jpg
Irun Ficoba geltokia, antzinako izendapenarekin.
Kokapen mapa
Lineak
« Irun Colón Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E2.svg  Hendaia »
Kokapena
HelbideaIparralde hiribidea, 61; 20304
UdalerriaIrun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera1913ko uztailaren 13a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakTxarteldegi automatikoak 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE2  Lasarte-Oria - Hendaia
Txik Txak31 (Txik Txak).png  San Juan plaza ↔ Zahar Etxea

2019ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean Topo zerbitzuaren geltoki-buru izan zen, Biarritzen ospatu zen 2019ko G7aren gailurra zela eta Hendaiako geltokia itxiarazi baitzuten.[3]

KokapenaAldatu

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 20,890. puntu kilometrikoan kokatuta.[4]

SarbideakAldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa, eta kanpoaldean bizikleta aparkalekua du.

  •      Iparralde hiribidea, 61

Nazioarteko zubiaAldatu

1913ko uztailaren 13an Topo zerbitzua Irunetik Hendaiara luzatu zen, eta tartean Nazioarteko zubia/Puente Internacional izeneko geltokia inauguratu zen.[5] Geltokiak aduana kontrolaren funtzioa zuen. Hori dela eta, nasa bitan banatuta zegoen, hesi baten bidez. Trena hesiaren aurreko aldean gelditu eta bidaiari guztiak jaitsi behar zuten kontrola pasatzeko, ondoren trenera berriro igotzeko, hesiaren beste aldean. Denboraldi batez trenez ere aldatu behar izan zen, geltoki hau eta Hendaiakoaren artean anezka ibilgailu bat zegoelarik.

Gaur egun, herrialdeen arteko muga kontrolarik ez dagoela, geltokiak bere jatorrizko funtzioa galdu du, eta horren ordez, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan dagoenez, geltokiak honi ematen dio zerbitzu. Hala, 2010ean Euskotrenek geltokia Irun Ficoba berrizendatu zuen.

ZerbitzuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. «La parada del Topo 'Puente Internacional' se denomina ahora 'Irun-Ficoba'» (Noiz kontsultatua: 2014-01-23).
  2. (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  3. «Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril Eléctrico de San Sebastián a la frontera (Ferrocarril de San Sebastián a Hendaya- El Topo)» www.spanishrailway.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  5. (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu