Felix Bernstein

Felix Bernstein (Halle, Alemania, 1878ko otsailaren 24a - Zurich, Suitza, 1956ko abenduaren 3a) alemaniar matematikaria izan zen.

Felix Bernstein
Bernstein Felix.jpg
Bizitza
Jaiotza Halle (Saale)1878ko otsailaren 24a
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Halle (Saale)
Talde etnikoa judua
Heriotza Zürich1956ko abenduaren 3a (78 urte)
Familia
Aita Julius Bernstein
Hezkuntza
Heziketa Göttingengo Unibertsitatea
Tesia Untersuchungen aus der Mengenlehre
Tesi zuzendaria David Hilbert
Doktorego ikaslea(k) Siegfried Koller (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli  (1901 -  1911)
Göttingengo Unibertsitatea  (1911 -  1934)
Lan nabarmenak Cantor–Bernstein–Schroeder theorem (en) Itzuli

Lehenengo ikasketak Cantorrekin egin zituen, Hallen; gero Hilbert eta Kleinekin ikasi zuen Göttingenen, eta han multzoen teoria landu zuen. 1907-1934 bitartean eskolak eman zituen Göttingenen. 1921ean irakasle hautatu zuten, eta Estatistika Matematikoko Institutua sortu zuen. Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan irakasle izan ondoren, 1948an Göttingenera itzuli zen. Multzoen baliokidetasunaren teorema ezaguna 1897an asmatu zuen, Cantorren ikasle zela Hallen. 1905ean zenbaki ordinalei buruzko artikulu garrantzitsu bat argitaratu zuen. Hala ere, Bernsteinek lanik gehiena matematika aplikatuetan egin zuen, estatistiketan, biologia matematikoan eta matematika aktuarialean. Funtzio ganbilak, Laplaceren transformazioa, zenbaki teoria eta genetikaren teoria matematikoa ere landu zituen.

ErreferentziakAldatu