Fanny och Alexander
Fanny och Alexander (ingelesez "Fanny and Alexander") 1982ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariaren filma bat da. 1983an 4 Oscar Sari irabazi zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria.
Istorioa
aldatuFilmaren istorioa XX. mendearen hasierako Suedian girotua dago. Bertan Fanny neskatoa (Pernilla Allwin) eta bere anaia Alexanderren (Bertil Guve) bizitza deskribatzen du, Ekdahl familiako haurrak, suediar familia oneko senideak. Fanny eta Alexanderren gurasoek antzerkigintzan lan egiten dute, Oscar aitaren (Allan Edwall) heriotza arte alai bizi direlarik. Drama honen ondoren, Emilie amak (Ewa Fröling) senargaia topatuko du, Edvard Vergérus artzapezpiku luteranoa (Jan Malmsjö), eta honen ezkontza proposamena onartzen du. Ama eta haurrak artzapezpikuaren etxera lekualdatuko dira; etxe hartako giroa zorrotza eta aszetikoa da. Haurrak zeharo zorrotza eta gupidagabea den aginte bati men egin beharko diote.
Kristautasuna, penitentzia eta agintearekiko menpekotasunaz gain, beste gai batzuk ere ukitzen dira, hala-nola, maitasuna, familia apurketak, mamuak, eta naturazgaindiko fenomenoak, bai eta Bergmanen filmetan oso ohikoa den existentzialismoa. Haurren aitak bihotzekoa jasatean hildako Hamlet erregea antzezten ari da. Artzapezpikuaren pertsonaia eta jarraitzen dionak Hamleten errege kargu kentzea eta printze berriaren mendekua iradokitzen du.
Aktoreak
aldatuEkdahl etxea
- Gunn Wållgren: Helena Ekdahl (amona)
- Jarl Kulle: Gustav Adolf Ekdahl
- Mona Malm: Alma Ekdahl (Gustaven emaztea)
- Angelica Wallgren: Eva Ekdahl (Gustav eta Almasen alaba)
- Maria Granlund: Petra
- Kristian Almgren: Putte
- Emelie Werkö: Jenny
- Allan Edwall: Oscar Ekdahl
- Ewa Fröling: Emelie Ekdahl (Oscarren emaztea)
- Bertil Guve: Alexander Ekdahl
- Pernilla Allwin: Fanny Ekdahl
- Börje Ahlstedt: Carl Ekdahl
- Christina Schollin: Lydia Ekdahl (Carlen emaztea)
- Sonya Hedenbratt: Izeba Emma
- Käbi Laretei: Izeba Anna von Bohlen
- Majlis Granlund: Vega andereinoa
- Svea Holst: Ester andereinoa
- Kristina Adolphson: Siri
- Siv Ericks: Alida
- Inga Ålenius: Lisen
- Eva von Hanno: Berta
- Pernilla August: Maj
- Lena Olin: Rosa
- Gösta Prüzelius: Fürstenberg doktorea
- Hans Strååt: apaiza
- Carl Billquist: Jespersson, polizia ofiziala
- Axel Düberg: lekukoa
- Olle Hilding: lekukoa
Apezpikuaren etxea
- Jan Malmsjö: Edvard Vergérus apezpikua
- Kerstin Tidelius: Henrietta Vergérus
- Hans Henrik Lerfeldt: Elsa Bergius
- Marianne Aminoff: Blenda Vergerus
- Harriet Andersson: Justina
- Pernilla Wahlgren: Esmeralda
- Peter Stormare: gizon gaztea
Jacobiren etxea
- Erland Josephson: Isak Jacobi
- Stina Ekblad: Ismael Retzinsky
- Mats Bergman: Aron Retzinsky
- Gerd Andersson: Japoniar emakumea
Antzokia
- Gunnar Björnstrand: Filip Landahl
- Heinz Hopf: Tomas Graal
- Sune Mangs: Salenius jauna
- Nils Brandt: Morsing jauna
- Per Mattsson: Mikael Bergman
- Anna Bergman: Hanna Schwartz
- Lickå Sjöman: Grete Holm
- Ernst Günther: Rector Magnificus
- Hugo Hasslo: abeslaria
Kanpo estekak
aldatu- Fanny och Alexander filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Fanny och Alexander filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)