Fontes Linguae Vasconum
Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta (FLV) hizkuntza ikerkuntzako aldizkari bat da, 1969an sortua. Vianako Printzea Erakundeak argitaratzen du. Euskararen gaineko ikerketa filologiko linguistiko eta literarioak argitaratzen ditu, bai eta hizkuntzaren lekukotasun anitz ere, euskalkien berri edo eta beste alderdi historikoena ere ematen dutenak.
Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta | |
---|---|
Mota | aldizkari, aldizkari akademiko eta sarbide irekiko aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1969 |
Hizkuntza | euskara, gaztelania |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Argitaletxea | Vianako Printzea Erakundea |
Gai nagusia | euskara |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Nafarroa Garaia |
Maiztasuna | Seihilabetekaria |
Salneurria | 10 € |
Historia | |
Zuzendaria | Ekaitz Santazilia |
Editore-burua | Ekaitz Santazilia |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0046-435X |
https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/ |
Artikuluak gehienbat euskaraz edo gaztelaniaz agertu dira.
Jose Esteban Uranga Galdeano izan zen lehen zuzendaria. Gero Vicente Galbete Guerendiáin etorri zen, eta ondoren —epe laburrez— Jose María Yárnoz. Ondotik Julio Caro Baroja etorri zen eta hari, urte luzez, Jose Maria Satrustegik hartu zion segida. Patxi Salaberri Zaratiegi izan zen arduraduna gero, eta 2016 bukaeratik Ekaitz Santazilia da zuzendaria.
Haren orrialdeetan zehar, hizkuntzalari ospetsu askoren sinadurak ikus daitezke, hala nola Koldo Mitxelena, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Ricardo Zierbide, Joan Coromines, Estornes Lasa anaiak, Julio Caro Baroja, Antonio Tovar, Jose Maria Sánchez Carrión Txepetx, Jimeno Jurio, Koldo Artola, Jose Maria Satrustegi bera, Iñaki Camino, Iñaki Gaminde, edo Patxi Salaberri Zaratiegi, bai eta nazioartean ezagunak diren beste hainbat, Nils Holmer edo W. W. Schuhmacher esate baterako.
Argitalpen batzordea
aldatu- Zuzendaria:
- Erredakzio idazkaria:
- Erredakzio kontseilua:
- Batzorde Zientifikoa:
- Carolyn J. Benson (Columbia University, AEB).
- Iñaki Camino Lertxundi (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Espainia).
- Lyle R. Campbell (University of Hawai’i at Mānoa, AEB).
- Lisa L. Cheng (Leiden Unibertsitate, Herbehereak).
- Greville G. Corbett (Surreyko Unibertsitatea, Erresuma Batua)
- Jeroen Darquennes (Nemurgo Unibertsitatea, Belgika).
- Joaquín Gorrochategui Churruca (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Espainia).
- Juan Manuel Hernández-Campoy (Murtziako Unibertsitatea, Espainia).
- José Ignacio Hualde (Ilinois at Urbana-Champaign-eko Unibertsitatea, AEB).
- Iraide Ibarretxe-Antuñano (Zaragozako Unibertsitatea, Espainia).
- Georg A. Kaiser (Universität Konstanz, Alemania).
- Joseba Andoni Lakarra Andrinua (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Espainia).
- Danilo Manera (Università degli Studi di Milano, Italia).
- Céline Mounole Hiriart-Urruty (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, IKER UMR5478, Frantzia).
- Maria Polinsky (Marylandeko Unibertsitatea, AEB).
- Liina Pylkkanen (New York Unibertsitatea, AEB).
- Gijsbert Rutten (Leiden Unibertsitatea, Herbehereak).
- Mario Santana (Chicagoko Unibertsitatea, AEB).
- Blanca Urgell Lázaro (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Espainia).
Open Access
aldatuAldizkariak dohako eta mugarik gabeko on line sarbidea jartzen du eskura beren aldizkarien eduki guztietara, argitaratzen diren puntutik, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional lizentzia baten azpian.
Gordailuak, datu baseak eta sailkapen sistemak. Oihartzunaren neurgailuak
aldatuAldizkaria honako datu base eta sailkapen sistemetan aurki daiteke:
Capes; Centro de Documentación César Borgia; COPAC; Copernicus International (ICI); Dialnet; DICE; DOAJ; ERIH Plus; Generalif; INGUMA; InRech; ISOC; ISSN Register online; Latindex; Linguist List; MIAR; MLA-Modern Language Association database; NPI-Norwegian Register for Scientific Journals; Recolecta; REGESTA IMPERII; ResearchBib; RESH; Road; Scientific Indexing Services; Scopus; SJIF; SUDOC; ULRICH’s; ZDB.
ICDS (MIAR) 2021 = 10
Dialnet Métricas 2019: 0,063 (C2)
ANEP eta CIRCeko C kategorian sailkatua; CARHUSeko D kategorian sailkatua.
ICV (ICI) 2019 = 76.78
ISSN kodea
aldatu- Paperezko bertsioa: 0046-435X
- Bertsio elektronikoa: 2530-5832
- ISSN-L: 0046-435X.
DOI kodea
aldatu- 10.35462/flv
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen iturrietako bat Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa da.
Kanpo estekak
aldatu- Aldizkariaren web orria, Nafarroako Gobernuaren webgunean.