Eusebio Zamakola

euskal bidelapurra

Eusebio Zamakola Abrisketa, ezizenez El Vasco (1904ko martxoaren 5a[1], Basauri, Bizkaia1983, Buenos Aires) euskal bidelapur bat izan zen. Bizitzaren zatirik handiena Argentinan igaro zuen.

Eusebio Zamakola
Bizitza
JaiotzaBasauri1904ko martxoaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires, 1983 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklapurra

Biografia

aldatu

Ama hizkuntza euskara zuen. Eibarko Domingo Zamakola Arantzeta eta Basauriko Isidora Abrisketa Larrañagaren semea izan zen. Familiako seme nagusia zen, bere anai-arrebak Fernando, Domingo, Zesareo, Alejandro eta Maria izan ziren, guztiak ere Galizian jaioak, aita bertako eraikuntza enpresa baterako hargintza materialen kontratista gisa lan egitera joan baitzen. Ondoren aitaren lanaren ondorioz hainbat leku ezberdinetan bizi izan ziren, azkenean Cadizko probintziako Puerto de Santa Maria udalerrian bizitzen jarriz.

Gaztetan Espainiako Armadak Atzerritar Legiora deitu eta Rifeko Gerran 16 urte besterik ez zituela berebereen aurka borrokatu zuen. Bertan, gerra eta borroka eskarmentua jasotzeaz gain egoera latzetan bizirauteko teknikak eta mota guztietako armen erabilpena ikasi zituen.

Bere familiaren senide batzuk bizi ziren A Coruña hirira tzultzean, metalurgia enpresa batean lanean hasi, anarkosindikalista bilakatu eta CNT sindikatu anarkistan militatu zuen, baina Primo de Riveraren diktadura iristean, jazarpen politikoaren ondorioz eta bizimodu hobeago baten bila Argentinara emigratu zuen.

1924an Vigo hiriko portuan Vigo ontzian itsasoratu eta Buenos Aires hirira iritsi zen. Hiri honetako egoera soziala maiz Euskal Herrian nahiz Espainian zegoena bezain kaskarra zela ikusi zuen, eta denbora laburren argentinar poliziarekin ere arazoak izan zituen.

1930ean Chacoko probintziara ailegatu zen. Bizirauteko zenbait delitu arin burutu zituen, baina ondoren bidelapur bihurtu zen. Haren iritziz bidelapur bat gaizkile amankomun bat ez zenez, bere pentsamolde politiko eta sozial sendoak eta jokamolde kode irmoa zituen, eta berarekin batera jarduten zutenei horiek betetzera derrigortzen zituen. Bere lapurretetan ez zuen inor hil edo zauritzen, eta ez zuen maila apaleko jenderik lapurtzen. Langileak esplotatzen dituzten enpresei eta lurjabe handiei aurre egin zien, bai eta botere gehikeria erabili eta ustelkeri kasuz lokaztutako argentinar poliziari ere. Guzti honek Chacoko jende apalaren begirunea eta estimua ekarri zizkion, nolabaiteko Robin Hood errola bereganatuz. Bidelapurretan 8 urtez jardun zuen.

Azkenean argentinar poliziak Zamkola atzeman eta 1938-1946 artean espetxean preso egon ondoren, aske gelditu, Chacoko gizartean berrintegratu eta gizon langile eta arduratsuaren bizimoduari ekin zion.

1983an Buenos Aires hiriburuan zendu zen. Bi aldiz ezkondu eta 10 seme-alaba izan zituen.

Bibliografia

aldatu
  • Zamacola. Un bandolero vasco en el Chaco, Fabio Javier Echarri, 2011. Txalaparta argitaletxea.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu