Europako Kristau Higikunde Politikoa

Europar alderdi politiko kristau-demokratikoa

Europako Kristau Higikunde Politikoa (ingelesezko sigla: ECPM) Europako hainbat herrialdetako kristau-alderdiek osatutako europar alderdi politikoa da. Gaur egun, bost kidek ordezkatzen dute Europako Legebiltzarrean.

Europako Kristau Higikunde Politikoa
Datuak
Izen laburraECPM
MotaEuropar alderdi politikoa
HerrialdeaEuropar Batasuna
IdeologiaKristau-eskuina, Kontserbadurismo soziala eta Kristau-demokrazia
Jarduera
KidetzaEuropako Kontserbadore eta Erreformistak
Kide kopurua10 (2022ko abenduaren 31)

Europako Parlamentua
5 / 720

Europako Parlamentua
4 / 720

Europako Parlamentua
5 / 720

[[]]
<div style="display: inherit; position: absolute; background-color:
  1. 3055D4 eta 35D02E; width: Espresio akatsa: Ez dago operadorerik /(r)entzatpx; height: 1.5em;">
0 / 

[[]]
<div style="display: inherit; position: absolute; background-color:
  • 3055D4 eta 35D02E; width: Espresio akatsa: Ez dago operadorerik /(r)entzatpx; height: 1.5em;">
  • 0 / 
    Agintea
    LehendakariaValeriu Ghilețchi (mul) Itzuli
    Egoitza nagusi
    GazteriaEuropako Kristau Gazte Politikoak
    Legezko formaEuropar alderdi politiko eta algemeen nut beogende instelling (en) Itzuli
    Historia
    Sorrera2002
    SorlekuaTallinn
    Koloreak         
    webgune ofiziala

    ECPM Lakiteleken (Hungaria) "Europa kristau baten alde" biltzarrean sortu zuten 2002ko azaroan. 15 alderdik osatzen dute, gehienak txikiak, 15 herrialdetakoak –EBko estatukide direnak zein ez direnak–. 2010eko otsailean, Europa mailan alderdi politiko aintzatetsi zuten. Alderdiaren egoitza Amersfoorten (Herbehereak) kokatuta dago.

    Europako Kristau Gazte Politikoak (ECPYouth) ECPMren gazte-erakundea da. ECPMrekin kidetutako europar iraskunde politikoa Sallux du izena (2016ko amaierara arte, Europarako Kristau Iraskunde Politikoa) –salz ("gatza") eta lux ("argia") hitzak elkartuz sortutako baliza-hitza–.[1]

    Historia

    aldatu

    ECPM, antolakunde gisa, 2002ko azaroan hasi zen, 15 herrialde baino gehiagoko alderdi politikoetako ordezkariek Europan kristau-politika egiteko aukera berriak aztertzea erabaki zutenean, Lakiteleken egindako "Europa kristau baten alde" biltzarrean. ECPM kristau-alderdi eta -elkarteekin hasi zen, bakoitzaren sinesbidea zein zen ere.

    EBko herrialdeetako zein EBtik kanpokoetako (adib. Suitza, Ukraina eta Armenia) alderdiek esku hartu zuten lehenengo urte haietan, eta urtez urte haziz joan den higikundea sortu zuten. 2003an, ECPMk "Europarentzako Balioak" Lakitelekeko adierazpenean zortzi gida-oinarri hartu zituen, ECPMren Europari buruzko ikuspegia moldatu zutena. Tallinnen (Estonia), 2005eko urtarrilean, ECPMk bere lehenengo zuzendaritza hautatu zuen.

    2005eko irailaren 15ean, herbeheretar legediaren arabera, elkarte gisa estatutuekin ofizialki erregistratu zen. 2007ko irailean, ECPMk oinarrizko programa berri bat onartu zuen 'Europari ekarpen kristau-soziala', funtsezko oinarriak lantzen dituena.

    2009an, Batzar Nagusiak Europako Programa Politiko ofiziala onartu zuen, Lakitelekeko adierazpenean oinarrituta. 2010ean, Europako Legebiltzarrak europar alderdi politiko ofizialki aintzatetsi zuten;[2] eta, beraz, dirulaguntzak jaso ahal izan zituen.

    Gainera, ECPMk 2010ean Sallux sortu zuen, eta 2011n Europako Legebiltzarrak aintzatetsi zuen.[3]

    2014an, ECPMk lehenengo biderrez esku hartu zuen europar alderdi gisa. 2013tik 2016ra, zuzendaritzaren burua Peter Ösman diputatua izan zen, eta, 2016tik, Branislav Škripek europar diputatua.

    Kideak

    aldatu

    ECPMk Europa osoan alderdi-kide eta elkarte-kideak ditu. Alderdikideak erregistratutako alderdi politikoak eta legebiltzar nazionaletako taldeak dira, eta elkartekideak erakundeak.[4]

    Alderdi-kideak

    aldatu
    Herrialdea Alderdia Eserlekuak

    (Europako Legebiltzarra)

    Eserlekuak

    (Biltzar nazionalak)

      Alemania C Aliantza – Kristauak Alemaniaren alde (Bündnis C)
    Alemaniako Sendien Alderdia (Familie)
    1 / 96
    ECR taldean
      Armenia Armeniako Batasun Kristau-Demokratikoa Ez dago EBn
      Austria Austriako Kristau Alderdia (CPÖ)
      Erresuma Batua Kristau Herrien Aliantza (CPA) Ez dago EBn
      Errumania Errumaniako Eslovakiar eta Txekiarren Batasun Demokratikoa (UDSCR)
    1 / 329
    Nekazarien Alderdi Nazional Kristau-Demokratikoa (PNȚCD)
    1 / 33
    ECR taldean
      Eslovakia Kristau Batasuna (KU)
      Espainia Contigo Más
      Frantzia VIA, herriaren bidea
      Georgia Herri Alderdi Kristau-Demokratikoa Ez dago EBn
      Herbehereak Kristau Batasuna (CU)
    1 / 29
    EPP taldean
    5 / 150
    Alderdi Politiko Erreformatua (SGP)
    1 / 29
    ECR taldean
    3 / 150
      Italia Nortasuna eta Ekintza (IDeA)
    1 / 315
    (goi-ganbera)
      Irlanda Giza Duintasunaren aldeko Aliantza
    1 / 60
    (goi-ganbera)
      Kroazia Kroaziako Subiranistak
    1 / 12
    ECR taldean
    4 / 151
    (1, Hrast)
      Letonia Esnaera
      Moldavia Herri Alderdi Kristau-Demokratikoa (PPCD) Ez dago EBn
      Mazedonia INTEGRA – Mazedoniako Alderdi Kontserbadorea Ez dago EBn
      Polonia Errepublikako Eskuina (PR)
    Benetako Politika Batasuna (UPR)
      Portugal Herri Alderdi Erregezalea (PPM)
      Suitza Herri Alderdi Ebanjelikoa (EVP-PEV) Ez dago EBn
    3 / 200
      Ukraina Batasun Kristau-Demokratikoa (CDU) Ez dago EBn

    Elkarte-kideak

    aldatu

    Erreferentziak

    aldatu
    1. (Ingelesez) «What Sallux stands for» sallux (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
    2. (Ingelesez) Grants from the European Parliament to political parties at European level 2004-2012. .
    3. (Ingelesez) «Our origins» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
    4. (Ingelesez) «Our members and associates» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

    Kanpo estekak

    aldatu