Giza Duintasunaren aldeko Aliantza

Eireko alderdi politiko kontserbadorea

Giza Duintasunaren aldeko Aliantza (irlanderaz: Comhaontas Dhínit an Duine, ingelesez: Human Dignity Alliance) Eireko Errepublikako alderdi politikoa da, 2018ko ekainaren 29an Rónán Mullen senatariak sortua.[2]

Giza Duintasunaren aldeko Aliantza
Comhaontas Dhínit an Duine
Human Dignity Alliance
LehendakariaRónán Mullen
Sorrera2018ko ekainaren 29an
Egoitza nagusia17 Claremont Drive, Dublin 11
Ideologia politikoaHilaurtzearen aurkakoa
Kontserbadurismoa
Kontserbadurismo soziala
Kristau eskuina
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)[1]
Eserlekuak erakundeetanSeanad Éireann:
1 / 60
hdalliance.ie

Mullen, alderdiaren sortzailea, 2007tik Eireko Nazio Unibertsitatearen hautesbarrutian senatari beregain jardun du. 2014an arrakasta barik Midlands-North-West hautesbarrutirako aurkeztu zen. Mullen 2015eko erreferendumean sexu berekoen arteko ezkontzaren eta 2018ko erreferendumean hilaurtzearen aurkako kanpainetan nabarmendu zen.[3][4] Europako Kristau Higikunde Politikoaren kidea da.[5]

Giza Duintasunaren aldeko Aliantza urtero biltzen zen Leinster Etxeko talde politiko batetik jaio zen. Alderdia Europako Legebiltzarrerako eta Oireachtaserako hauteskundeetan esku hartzeko erregistratuta dago.[6] Mullenek alderdia "su txikian" hasi eta denboraren poderioz haziko zela aurreikusi zuen.[2] Teachta Dála –Dáil Éireanneko diputatu beregain Mattie McGrathek Giza Duintasunaren aldeko Aliantzarekin bat egitea baztertu zuen.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Our members and associates» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  2. a b (Ingelesez) Coyle, Colin. Mullen founds new pro-life ‘dignity’ party. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  3. (Ingelesez) Mullen, Rónán. «Head to head: Rónán Mullen argues against same-sex marriage» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  4. (Ingelesez) O'Halloran, Marie. «Senator accused of ‘further stigmatising’ those with mental health issues» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  5. (Ingelesez) «List of registered European Political Parties and European Political Foundations» appf (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  6. (Ingelesez) «Issue 52» Iris Oifigiúil 2018-6-29.
  7. (Ingelesez) Reporter, Sarah Bardon Political. «Mattie McGrath not to join Human Dignity Alliance political party» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).

Kanpo estekakAldatu