Kristau Batasuna (Herbehereak)

Herbehereetako alderdi politiko kristau-demokratikoa

Kristau Batasuna (nederlanderaz: ChristenUnie, CU) Herbehereetako alderdi politiko kristau-demokratikoa[4] da. CU alderdi zentrista[5] da, batetik, jarrera aurrerakoiagoak dauzka ekonomia-, immigrazio- eta ingurumen-arazoetan,[6][7][8] eta, bestetik, kontserbadoreagoak hilaurtze eta eutanasia lako gaietan. Alegia, herri-dirubideen eta zergen arloan zentro-ezkertiarra da,[9][10] baina, etikari dagokiola, zentro-eskuindarra.[6] Alderdiak bere burua "sozial kristautzat" dauka.[11]

Kristau Batasuna
ChristenUnie
LehendakariaPiet Adema
BuruzagiaGert-Jan Segers
Idazkari nagusiaPeter Zevenbergen
Sorrera2000ko urtarrilaren 22an
Egoitza nagusiaJohan van Oldebarneveltlaan 46, Amersfoort
Ideologia politikoaKristau-demokrazia[1]
Kontserbadurismo sozial[1][2]
Euroeszeptizismo biguna
Gizarte merkatu-ekonomia
Kideak25.495 (2021)[3]
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)
Europako Alderdi Popularra taldea (EPP Group)
Gazte-erakundeaPerspectieF
Eserlekuak erakundeetanLehen Ganbera:
4 / 75

Bigarren Ganbera:
5 / 150

Probintzia Estatuak:
31 / 570

Europako Legebiltzarra:
1 / 29

Erregearen Komisarioak:
1 / 12
www.christenunie.nl

2000. urtean sortu zen, Aliantza Politiko Erreformatuak (GPV) eta Federakunde Politiko Erreformatzaileak (RPF) bat egiteaz.[8] Kristau Batasunak lau eserleku ditu Lehen Ganberan eta bost Bigarren Ganberan. 2006ko hauteskundeetan, eserlekuak bikoiztu ondoren, Balkenenderen laugarren kabineteko kide txikiena izan zen.[8] Hauteskunde batzuetan, Alderdi Politiko Erreformatuarekin (SGP) aliantzan aurkezten da; hura CU ez bezala, lekukotasun alderdia da, hots, agintea egikaritzea baino bere printzipioak atxiki eta zabaltzea nahiago duen alderdia.

CU alderdi nagusiki protestantea da, Biblian oinarritzen ditu bere politikak, eta karitatearen eta zaintzaren printzipio teologikoak hartzen ditu oinarri gastu publikoa eta ekologismoa babesteko. Alderdiak gobernuak kristau-moraltasunari eutsi nahi dio, baina erlijio-askatasuna onartzen du norberaren inguruarekiko burujabetzaren neokalbindar doktrinaren pean. Alderdia euroeszeptiko biguna da; lehen, Europako Legebiltzarrean Kontserbadore eta Erreformisten (ECR) taldearekin zegoen, baina orain Europako Alderdi Popularra taldearekin (EPP) dago. Europako Kristau Higikunde Politikoko kidea da.

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  2. (Ingelesez) «ChristianUnion (CU) & Political Reformed Party (SGP) - The Democratic Society» web.archive.org 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  3. (Nederlanderaz) «ChristenUnie | Documentatiecentrum Nederlandse Politieke Partijen (DNPP)» dnpp.nl (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  4. (Ingelesez) Starke, P.; Kaasch, A.; Hooren, F. Van; Hooren, Franca Van. (2013-05-07). The Welfare State as Crisis Manager: Explaining the Diversity of Policy Responses to Economic Crisis. Springer ISBN 978-1-137-31484-0. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  5. (Ingelesez) Jort Statema; Paul Aarts. «The Netherlands: Follow Washington, Be a Good European» in Timo Behr; Teija Tiilikainen Northern Europe and the Making of the EU's Mediterranean and Middle East Policies. , 237 or..
  6. a b (Ingelesez) Koopmans, Joop W.. (2015). Historical Dictionary of the Netherlands. Rowman & Littlefield, 71-72 or. ISBN 978-1-4422-5593-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  7. (Nederlanderaz) «Links en rechts» www.parlement.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  8. a b c (Ingelesez) Andeweg, Rudy B.; Irwin, Galen A.. (2014). Governance and Politics of the Netherlands. (4. argitaraldia) Palgrave Macmillan, 74, 78 or..
  9. (Ingelesez) «Netherlands – Political parties» European Election Database (NSD) (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  10. (Nederlanderaz) «Uitersten in politiek landschap winnen terrein» Trouw (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  11. (Nederlanderaz) «ChristenUnie (CU)» www.parlement.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).