Europar alderdi politiko
Europar alderdi politikoa edo, ofizialki, Europa mailako alderdi politikoa[1] Europan herrialderik herrialde eta Europar Batasuneko erakundeen barnean jarduten duen alderdi politikoen erakundea da. Europar Batasunak arautzen eta diruztatzen ditu, eta, eskuarki, alderdi nazionalek osatzen dituzte, ez banakoek. Europar alderdiek baino ez daukate eskubidea Europako hauteskundeetan kanpaina egiteko eta, euren kide diren talde politiko eta legebiltzarkideen bitartez, Europako Legebiltzarraren barruan adierazpenak egiteko.[2] Europar alderdiek, euren kide diren estatuburu eta gobernuburuekin egindako koordinazio-topaketen bidez, Europar Kontseiluaren erabakiak hartzeko prozesuari eragiten diote. Gainera, Europako Batzordeko kide diren alderdikideekin estu eta koordinatuta lan egiten dute.
"EBko alderdi politiko" izendapena hiru erakunde motari egokitu dakieke: herrialdeetako alderdi politikoak, Europako Parlamentuko talde politikoak eta Europako alderdi politikoak.[3]
Gaur egungo Europar alderdi politikoak
aldatu2020ko otsailean erroldatutako hamar europar alderdi politiko daude:[4]
Alderdia | Ideologia | Eserlekuak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izena | Lab. | Taldea | Lehendakaria | Batzordea | Legebiltzarra | Kontseilua | ||
Europako Alderdi Popularra | EPP | EPP Group | Donald Tusk (PL) | Zentro-eskuina | 10 / 27 |
174 / 705 |
10 / 27 | |
Europako Alderdi Sozialista | PES | S&D | Sergei Stanishev (BG) | Zentro-ezkerra
Europazaletasuna |
9 / 27 |
146 / 705 |
6 / 27 | |
Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzaren Alderdia | ALDE Party | Renew | Hans van Baalen (NL) | Zentroa
Europazaletasuna |
5 / 27 |
68 / 705 |
6 / 27 | |
Europako Kontserbadore eta Erreformisten Alderdia | ECR Party | ECR | Giorgia Meloni (IT) | Eskuina
Euroeszeptizismo biguna |
1 / 27 |
62 / 705 |
1 / 27 | |
Nortasuna eta Demokrazia Alderdia | ID Party | ID | Gerolf Annemans (BE) | Eskuin muturra
Euroeszeptizismo gogorra |
0 / 27 |
60 / 705 |
0 / 27 | |
Europako Alderdi Berdea | EGP | Greens/EFA | Evelyne Huytebroeck (BE) eta Thomas Waitz (AT) | Zentro-ezkerra
Europazaletasuna |
0 / 27 |
52 / 705 |
0 / 27 | |
Europako Ezkerraren Alderdia | PEL | GUE/NGL | Heinz Bierbaum (DE) | Ezkerra
Euroeszeptizismo biguna |
0 / 27 |
28 / 705 |
0 / 27 | |
Europako Alderdi Demokratikoa | EDP | Renew
Gutxiengoa: |
François Bayrou (FR) | Zentroa[5]
Europazaletasuna[6] |
0 / 27 |
10 / 705 |
0 / 27 | |
Europako Aliantza Askea | EFA | Greens/EFA
Gutxiengoa: |
Lorena Lopez de Lacalle (ES) | Ororen alderdia
Gutxiengo etnikoen ardurak[5] Europazaletasuna |
0 / 27 |
9 / 705 |
0 / 27 | |
Europako Kristau Higikunde Politikoa | ECPM | ECR
Gutxiengo: |
Branislav Škripek (SK) | Eskuina
Euroeszeptizismo biguna |
0 / 27 |
5 / 705 |
0 / 27 |
Badira Europar alderdi politikotzat aintzatetsita ez dauden Europako alderdi nazionalen aliantzak, esaterako, Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Political parties and political foundations at the European level | News | European Parliament» www.europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «Funding European political parties» Funding European political parties (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Lelieveldt, Herman; Princen, Sebastiaan. (2011-05-19). The Politics of the European Union. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-49839-5. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «List of registered European Political Parties» appf (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ a b c d e f g h i j (Ingelesez) «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Brack, Ms Nathalie; Costa, Professor Olivier. (2014-05-28). How the EU Really Works. Ashgate Publishing, Ltd., 120 or. ISBN 978-1-4724-1465-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).