Eugenio Montejo

idazle venezuelarra

Eugenio Montejo (Caracas, Venezuela, 1938ko urriaren 19a - Valentzia, Venezuela, 2008ko ekainaren 5a) olerkaria, saiakera egilea eta diplomatikoa izan zen.

Eugenio Montejo
Bizitza
JaiotzaCaracas1938ko urriaren 19a
Herrialdea Venezuela
HeriotzaValentzia2008ko ekainaren 5a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta haur literatura idazlea
Jasotako sariak
IMDB: nm2215811 Edit the value on Wikidata
Eugenio Montejoren liburu bat.

Poesía literatura aldizkariaren sustatzaile, Venezuelak Lisboan duen enbaxadan argitalpen zuzendari eta kultura agregatua izan zen.

Idazlanak aldatu

Montejok hitz ederren bilduma bat eskaintzen zuen bere lanetan, eta zuhurtasuna agerian uzten zuen beti. Alfabeto del mundo (1987) antologian argi ikus daiteke bere lan lirikoek duten sakontasuna eta gardentasuna; ezaugarri horiez gainera, lasaitasuna eta patxada atzematen zaie. Montejoren sentiberatasunak gauza txikienetan jartzen zuen arreta, eta horietatik abiatuta, gogoetekin eta oroitzapenekin jositako sare bat osatzen zuen. Gehien erabiltzen zituen gaiak paisaia galduak dira. Gai nagusi horiez gainera, ohikoak zituen bidaiak, itsasoa, emakume maitatua, zuhaitzak, denbora.

Olerkigintza aldatu

  • Elegos (1967)
  • Muerte y memoria (1972)
  • Algunas palabras (1977)
  • Terredad (1978)
  • Trópico absoluto (1982)
  • Alfabeto del mundo (1986)
  • Adiós al Siglo XX (1992)
  • Chamario (2003)

Saiakera aldatu

  • La ventana oblicua (1974)
  • El taller blanco (1983)
  • El cuaderno de Blas Coll (1981)

Erreferentziak aldatu