Eugenio Gutiérrez

Euskal errefuxiatua
Eugenio Gutierrez» orritik birbideratua)

Eugenio Gutiérrez Salazar "Tigre" (Leioa, Bizkaia, 1955 - Idauze-Mendi, Zuberoa, 1984ko otsailaren 25a), sindikalista eta, antza, ETAko kidea, Ipar Euskal Herrian errefuxiatuta, GALen frankotiratzaile batek hil zuen lanetik atera zenean.

Eugenio Gutiérrez
Bizitza
JaiotzaLeioa, 1955
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaIdauze-Mendi1984ko otsailaren 25a (28/29 urte)
Heriotza modua: Tiroa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksindikalista

Erasoa aldatu

Sindikalismoan eta Amnistiaren Aldeko Batzordeetan ibilia zen Gutierrez leioarra, harik eta Ipar Euskal Herrian errefuxiatu behar izan zuen arte. Euskara ikasi asmoz, Idauze-Mendin errefuxiatuentzat antolatu zuten barnetegi batean zegoen. Hamaiketakoan kalera atera, frankotiratzaile batek mira teleskopikoz urrutitik tiro egin eta eskolako atarian zauritu zuen. Mauleko ospitalera eraman zuten eta gero Donapaleura, baina bidean hil zen. GALek heriotza beren gain hartu zuten.[1] 29 urte zituen.[2]

Hilketaren ondorioz, istilu handiak izan ziren Pasaian eta Donostian, besteak beste. Ikerketa artxibatu egin zuten auzitegi espainiarrek. Leioan Ikea Barrri plazari bere izena eman zioten eta monolito bat eskaini zitzaion baina 2017an epaile batek kentzeko agindua eman zuen. Udalak bere defentsan Gutiérrez inoiz ez zela ETAkide gisa kondenatua izan erantzun zion.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu