Eugène Péreire (Paris, 1831ko urriaren 1a - ib., 1908ko martxoaren 21a) ingeniari, finantza gizon eta politikari frantsesa izan zen. Garrantzi handia izan zuen bereziki Frantziako Industria Iraultzan. Sansimondar ideien zalea zen, eta kristautasunaren eta erlijio juduaren arteko elkar-ulertzearen aldeko. Pereiretarrak juduak ziren.

Eugène Péreire

Deputy of Tarn (en) Itzuli

1863ko maiatzaren 31 - 1869ko apirilaren 27a
kontsul nagusi

Bizitza
JaiotzaParis1831ko urriaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 8. barrutia1908ko martxoaren 21a (76 urte)
Familia
AitaIsaac Pereire
AmaRachel da Fonseca
Ezkontidea(k)Juliette Fould (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPereire family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
École Centrale Paris
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniaria eta finantzaria
Jasotako sariak
KidetzaCercle des chemins de fer (en) Itzuli

Isaac Péreireren semea zen.[1] Gero eta gehiago bere leinukoen XIX. mendeko nazioarteko hedakuntzan parte hartu zuen. Aitak eta osabak Espainiara bidali zuten bertan Credito Mobiliario abian jartzera. Horri lotuta, Espainiako Norteko Konpainiaren akziodun nagusietako bat izan zen konpainia hori sortu zenean eta 1870ean, Frantzian Credit Mobilierrek hondoa jo ondoren, Norteko Konpainiako zuzendaritza batzordeko kide bihurtu zen.[2] Denbora horretan, buruz buru lehiatu zen Rothschild finantzari eta haien menpeko MZArekin Iberiar Penintsulako burdinbide sarea banatzeko.[3][4]

Urte batzuk geroago, Compagnie Générale Transatlantiqueko presidentea izan zen 1875etik 1904ra eta, aldi berean, Banku Transatlantikoa sortu zuen 1881an, baita haren buru bihurtu ere 1906an. Tunisiako Bankua sortu zuen 1884an, oraindik indarrean dagoena, eta bertako presidentea ere izan zen.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Roth, Ralph; Dinhobl, Günter (2008), 19. or.
  2. Roth, Ralph; Dinhobl, Günter (2008), 22. or.
  3. Roth, Ralph; Dinhobl, Günter (2008), 20. or.
  4. López-Morell, Miguel A. (2015), 156. or.
  5. Davies, Hellen M. (2015), 230. or.

Bibliografia

aldatu

  • López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..

Ikus, gainera

aldatu