Esteban Obanos
Esteban Obanos Urriza (Iruñea, XIX. mendearen hasiera - ib., 1888ko uztaila) nafar apaiz katoliko eta legelaria izan zen.
Esteban Obanos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, XIX. mendea |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1888ko uztaila ( urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Sancti Spiritus Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, legelaria eta ipuingilea |
Obanos izan zen 1878an Iruñean sortu zen Asociación Eúskara de Navarra izeneko elkartearen eta Revista Eúskara (1878-1883), haren aldizkari berri emailearen lehen lehendakaria. Euskal Erria aldizkarian ere idatzi zuen. Bi lan dira aldizkari horietan Obanosenak: Udaberriaren edertasuna (1878) eta Kondaira edo kontua (1878) izeneko ipuina.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2022-5-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |