Revista Euskara (euskaraz, Euskal Aldizkaria) 1878an Nafarroako Euskal Elkargoaren ekimenez sortutako kultura aldizkari euskaltzale bat izan zen. 1883an argitaratzeari utzi zion. Aipatu elkartearen agerkari ofiziala izan zen.

Revista Euskara
MotaEuskal kultura
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania, euskara
Argitaratze lekuaIruñea
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunahilabetero
Historia
IdeologiaEuskaltzalea, foruzalea, nabarrista
SortzaileaNafarroako Euskal Elkargoa
ZuzendariaNicasio Landa (1878-1879)
Juan Iturralde Suit (1879-1883)

Historia aldatu

Aldizkaria Nafarroako Euskal Elkargoa eratu eta gutxira sortu zen. Lehen alea 1878ko otsailean agertu zen, eta hasierako orrietan Elkargoaren programa argitaratu zuen, era berean aldarrikapen politikoa ere bazena:

« Si el pueblo euskara cuya raza, cuyo genio peculiar, cuyas costumbres son tan esencialmente distintas de las de los otros pueblos, ha podido conservar su personalidad, y se ha mantenido con su genuino carácter y sus varoniles virtudes a través de los siglos, es indudablemente porque supo guardar, como en depósito sagrado, esa antiquísima lengua vascongada. »

—Euskararen herriak bere arrazaz, bere izaera bereziaz, bere ohituraz beste herrietatik hain ezberdina denez, bere nortasuna gordetzea lortu du, eta bere jatorrizko nortasuna eta gizasemeen bertuteak mendeetan zehar mantendu ditu, zalantzarik gabe antzinako euskal hizkuntza hori ondare sakratu baten gisara gordetzea jakin duelako izan da.[1].


Aldizkariaren helburuak eta ardatzak euskararen, euskaraz zein erdaraz idatzitako euskal literaturaren, Euskal Herriko historiaren, euskal usadioen, ohituren eta legeen azterketa, mantentzea eta zabalpena izan ziren. Revista Euskara, Elkargoaren bozeramaile ofizial bezala, foruen abolizioaren ondoren eta ondorioz antolatu zen "mugimendu foruzalearen" parte izan zen. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sortu ziren ildo foruzale eta euskaltzalea zuten aldizkarien artean lehena izan zen, Gasteizen argitaratzen zen Revista de las Provincias Euskaras (1878-1881), Donostiako Euskal-Erria (1880-1918) eta Bilboko Revista de Vizcayaren (1885-1889) aurretik. Hala ere, desagertzen bigarrena izan zen, aldizkaria argitaratzen zuen Nafarroako Euskal Elkargoak bezalaxe ez baitzuen publiko zabalik aurkitu.

Zuzendariak aldatu

Revista Euskarak bere ibilbidean zehar honako zuzendari hauek izan zituen:

Kolaborazioak aldatu

Aldizkariko artikulu gehienak Elkargoko kideek beraiek idazten zituzten. Haien artean zeuden Arturo Kanpion, Esteban Obanos, Hermilio Oloritz, Serafin Olabe eta Nicasio Landa. Ricardo Becerro de Bengoa edo Francisco Navarro Villoslada bezalako Elkargoko ohorezko kideen lanak ere noizbehinka argitaratzen ziren. Euskal Lore Jokoekin eta orohar Euskal Pizkundearekin loturiko autoreen lanei arreta berezia eskaini zien eta Revista Euskarako orrialdeetan lehiaketetan satitutako obra asko argitara eman ziren, besteak beste Felipe Arrese Beitiarenak.

Aldizkariaren berrinprimatzea eta digitalizazioa aldatu

1996an Lola Valverderen ardurapean Eusko Ikaskuntzak Revista Euskararen ale guztiak sei liburukitan bildurik berriz inprimatu zituen. 2006an digitalizatu zituen eta bere web orrialdean erregistraturik daudentzat eskuragai daude.

Erreferentziak aldatu

  1. Valverde, Lola (arduraduna), Revista Euskara, I. liburukia, 1996, 1 orr.

Bibliografia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu