Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma
Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma (frantsesez: Plateforme des Syndicats des Nations sans Etat edo PSNE) elkartasuna, eztabaida edota kooperazio sustatzeko estaturik gabeko nazioetako sindikatu ezberdinek osatzen duten plataforma edo gunea da. Prozesu luze baten ondorioz sortutakoa, bere eraketan nazioarteko bi konferentzia eragin nabarmena izan zuten. Lehena, 2004ko maiatzean LABek Donostian (Euskal Herria) egindakoa eta, bigarrena, 2006an STC-k Aiacciun (Korsika) egindakoa.
Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma | |
---|---|
Datuak | |
Mota | sindikatua |
Historia | |
Sorrera | 2004 |
Oinarriak eta antolakuntza
aldatuPlataformaren akta eratzailea azkeneko konferentzia internazionaleko txostenen sintesia dira. Bertan batez ere oinarri eta antolakuntza era adostu ziren.
4 oinarri nagusi zehaztu ziren.
- Plataformaren kideak klase-sindikatuak dira.
- Plataformako kideak diren sindikatuak alderdi politikoetatik estrukturalki independienteak dira.
- Besteen artean, NDFa (Nazioarteko Diru Funtsa), MMEa (Munduko Merkataritza Erakundea), munduko Banka edota europar instituzioen bidez gizarteei diktadura ekonomiko, sozial eta ideologikoa inposatzen duen "Globalizazio kapitalistaren" aurka borrokatzea.
- Plataformako kide diren sindikatuek era bereizezin eta osagarri bezala uztartzen dute askapen soziala eta askapen nazionala, herrien subirautza lortzeko prozesu bezala.
Plataformaren ustez, lehen hiru oinarriak mundu zabaleko sindikatu ugarik partekatzen dituzten oinarriak dira. Laugarrena da, Plataformaren ustez, hau ezaugarritzen duena.
Antolakuntzari dagokionez, Plataforma funtzionala, malgua eta moldatzeko gaitasuna izatea bilatzen zuten kideak. Plataformak komisio iraunkor bat du, sindikatuek osatuta, hauetako bakoitza koordinazio batetaz arduaratzen delarik. Hortaz, ez da konfederazio erako erakunde bat, horrek ekarriko lukeen estruktura eta funtzionamendu motarekin.
Kideak
aldatu- Confederazione Sindacale Sarda (CSS, Sardinia)
- Central Unitaria de Traballadoras/es (CUT, Galizia)
- Intersindical Canaria (Kanariar Irlak)
- Intersindical-CSC (Herrialde Katalanak)
- Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB, Euskal Herria)
- Syndicat Autonome des Travailleurs Valdotains (SAVT, Vâl d'Aoûta)
- Sindikad Labourerien Breizh (SLB, Bretainia)
- Sindicat Occitan de l'Educacion (SOE, Okzitania)
- Sindicatu di i Travagliadori Corsi (STC, Korsika)
- Union Générale des Travailleurs de Guadeloupe (UGTG, Guadalupe)
- Union Generale des Travailleurs de Martinique (UGTM, Martinika)
- Union Syndicale des Travailleurs Kanaks et des Exploités (USTKE, Kanaky)
- Union des Travailleurs Guyannais (UTG, Guyana)