Estatua
Estatua izaki bizidun bat irudikatzen duen eskultura-lana da. Normalean, era errealista eta figuratiboaz egiten da. Beraz, eskultura mota da. Irudia pertsonena zein animaliena izan daiteke.[1]
Teknikak eta materialak
aldatuEstatuak egiteko material desberdinak erabil daitezke: harria, egurra, buztina, metalak... Artistaren arabera erabiltzen dira. Antzinean material ohikoena harria izaten zen: marmol, kareharria, alabastro, granito, diorita. Gaur egun material modernoak ere erabiltzen dira: polimeroak, plastikoak, hormigoi.
Material horiekin, bestetik, teknika desberdinak erabil daitezke. Adibidez, moldetuaren teknika: molde bat egiten da eta barruan metal urtuak sartzen dira, orokorrean brontzea.
Izendapenak eta estatua motak
aldatuEstatuak, jarreren arabera sailkatu daitezke:
- propioa, zutik,
- eseria
- etzana, gehienetan sarkofago baten gainean
- zaldizko estatua
- otoilaria, belaunikatuta
- eskaintzailea, objektuak eskaintzen
Irudikatutako gorputzaren atalaren arabera:
- busto, burua eta toraxen goiko partea erakusten du
- herma, busto antzekoa baina zutabe batean jarraitzen du
- gorputz enborra, eskultura baten fragmentoa, bururik gabe, besoak edo hankak gabe
Taminuaren arabera:
- kolosoak, oso tamainu handikoak[2]
- estatuatxoak, normalean apaingarri gisa erabiltzen dira
Irudigintza polikromoa
aldatuHonen arabera, amaierako emaitza margotu egiten da. Teknika honen jatorria oso zaharra da. Antzinean, esaterako, egurrezko tailuak margotzen ziren.[3]