Pentsalaria[1] (frantsesez: Le Penseur), Auguste Rodinen brontzezko estatuarik ezagunenetako bat da.

Pentsalaria
Jatorria
Sortzailea(k)Auguste Rodin eta Fonderie Hébrard (en) Itzuli
Sorrera-urtea1882
IzenburuaLe Penseur eta Le Poète
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak183,6 (altuera) × 97 (zabalera) × 148 (lodiera) cm
Genero artistikoabiluzia
Deskribapena
OinarrituaJainkotiar komedia
Kokapena
LekuaRodin museoa
BildumaRodin museoa eta Alte Nationalgalerie
Gertaera nabarmenak1880
eraikuntzaren hasiera

Estatua hau, jatorrian Olerkaria deitua, Parisko Apaindura Arteen Museoko batzorde baten zati zen, Dante Alighieriren Jainkotiar komedia lanean oinarritutako atari monumental bat sortzeko. Estatua bakoitzak, aipaturiko olerki epikoko pertsonaia nagusietako bat irudikatzen zuen. Pentsalariak, jatorrian, Dante, Infernuko Atearen aurrean irudikatzea nahi zuen (zati izango zen ataria hala deitu zelarik, Infernuko Atea, alegia), bere olerki handia neurtzen. Eskultura, biluzia da, Rodinek, Michelangeloren lanen estiloko irudi heroiko bat nahi baitzuen, pentsaera zein olerkaritza irudikatzeko.

Eskultura honen hogei bertsio baino gehiago daude munduko toki ezberdinetan. Batzuk, jatorrizkoaren bertsio hedatuak dira; beste batzuk, neurri ezberdinekoak. Horietako bat, Mexikoko Soumaya Museoan dago, eta Arte Italiarraren Museoan erakutsi da.

Pentsalaria, brontzez egina dago, eta 1880an amaitua izan zen. Auguste Rodinek, eskultura hau egiteko, bere ikasle Miguelen laguntza izan zuen, Asturiarra ezizenekoa.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak