Alertzedi-espatula

Espatula hori» orritik birbideratua)

Alertzedi-espatula edo espatula horia (Spathularia flavida) Cudoniaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haragi gelatinakara du.

Alertzedi-espatula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaRhytismatales
FamiliaCudoniaceae
GeneroaSpathularia
Espeziea Spathularia flavida
Pers., 1794
Mikologia
 
himenio leuna
 
hanka biluzik dago
 
espora damak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Lehorra, fruktifikazioaren altuera guztira 2 eta 6 cm-ra bitartekoa. Kolore hori ilun samarrekoa, hezetasun mailaren arabera. Zapala edo espatula formakoa, irregularki kizkurra. Hanka bat du, hasieran zurixka, gero tonu horixkekin eta zertxobait pikortsua.[2]

Etimologia: Spathularia terminoa latinetik dator, espatulei dagokien "spatula" hitzetik. Flavida epitetoa ere latinetik dator, hori esan nahi duen "flavidus" hitzetik, Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Spathularia neesii delakoarekin, hau alertzeetan ateratzen da, kolorea, zuri-alutazeotik okre-zikinera doana. Spathularia pectinatus ere hor dago, honek izeietan irteten du eta handiagoa da eta espora txikiagoak ditu. Mitrula paludosa espeziearekin ere bai, hau txikiagoa da eta euriak sortutako putzuetan landare hondarretan ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Mendiko pinudien azpian taldeak osatuz leku hezeetan. Ez da arraroa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Asia, Europa, Ipar Amerika.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 790 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 528 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 613 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 83 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu