Mitratxo laranja (Mitrula paludosa) Sclerotiniaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezinda janaria prestatzeko erabili, haragi gutxi du. Oso ohikoa ez izan arren, ateratzen denean talde handietan egiten du.

Mitratxo laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaSclerotiniaceae
GeneroaMitrula
Espeziea Mitrula paludosa
Fr., 1816

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 2 - 6 cm garai eta 0,5 - 1 cm zabal. Arrauzkara formako borra kamuts baten itxura du, hauskorra, barnehutsa, horia edo laranja kolorekoa.

Orriak: Ez du orririk.

Hanka: 2 - 3 cm-ko luzera eta 0,2 - 0,3 cm-ko lodiera. Luzanga, mehea, zurixka, kapelatik guztiz bereizita.

Haragia: Hauskorra eta mehea.[2]

Etimologia: Paludosa epitetoa bere habitatetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Leotia lubrica delakoarekin, hau likatsua da eta perretxiko guztia horixkagoa da, eta Spathularia flavida espeziearekin, honek espatula forma du; batak ere ez du balio sukaldaritzarako.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urria da eta udaberrian agertzen da, urmaeletan eta eremu zingiratsuetan, uretan usteltzen ari diren hostoerorkorren hostoetan eta pinu orratzetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 789 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 689 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2 ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu