Eskola irrati

Eskola irratiak ikastetxeetan, ikasleen partaidetza handiarekin, ikastetxean bertan edota inguruan, entzungo diren irrati-igorgailu ez-profesionalak izaten dira, irrati kate profesionalen antzera eratuak. Helburu pedagogikoarekin antolatzen dituzte irakasleek eta ikasleei eskatzen zaie ahozko elkarrizketak, erreportajeak etab. grabatzeko eta geroago eskola irratiaren bidez emititzeko edo zuzenean, bat-batekotasun osoz, emititzeko.

Helburu didaktikoetarako behar den materiala: grabazioak egiteko gailuren bat, audioak editatzeko softwarea...

Célestin Freinet bezalako pedagogoek inprenta eskolara eramatea eta kazetaritzan ohikoak diren ariketak egitea zein interesgarri izan zitezkeen frogatu zuen. Bide beretik, beraz, inprimatzea hizkuntza idatzia lantzeko erabilgarria bada, irratia ahozkotasuna lantzeko oso interesgarri izan daiteke.

Gaur egun Irrati eskola izena erabiltzen da gehienbat ikasleek grabatzen dituzten ahotsen audioak izendatzeko, Internetaren bidez, zuzenean-edo, emititzeko asmoz, (baina beti zuzenean igortzeko).

Eskolako irratia jarduera interesgarria bihur daiteke, eta ikastetxe osoak parte har dezake. Maila desberdinek lekua dute irratian, edukiak eta metodologiak beti adin bakoitzera egokituz. Baliabide ezin hobea da, adibidez, proiektuen araberako metodologia sartzeko, ikasleek beren interesen arabera sor baitezakete nahi duten programa. Modu kooperatiboan lan egin beharko dute, zereginak banatuz, sortzen zaizkien galderei erantzunez, tresna desberdinak nola erabili deskubrituz, azken batean: ikaskuntza esanguratsua bizi daiteke irrati-uhinak aitzakiatzat hartuta!

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu