Kazetaritza partehartzaile

Kazetaritza partehartzailea edo herritarren kazetaritza mugimendu bat da zeinean herritarrak berak  paper aktiboa hartzen duen informazioa idazteko, zabaltzeko eta aztertzeko prozesuetan. Herritarra informatzaile bihurtzen da, alegia. Kazetaritza mota honen bidez, informazio independentea, fidakorra, zehatza eta hedatzeko modukoa eskaintzea da helburu. Amerikako Estatu Batuetan sortu zen XX. mendeko azken hamarkadan eta beste izen batzuk ere eman zaizkio: Kazetaritza 2.0, kazetaritza kolaboratiboa edota kode irekiko kazetaritza.

Giza Eskubideen adierazpen Unibertsalak biltzen du horretarako eskubidea. Honen arabera, gizaki orok edozein bideren bidez informazioa zabaltzeko eskubidea dauka, eta ez soilik hau jasotzeko.

Ezaugarriak aldatu

Kazetaritza parte-hartzailean zenbait ezaugarri ikus daitezke. Irakurlea parte-hartzaile bihurtzeko aukera ematen dutenak:

  1. Aukera ematen du edukia libreki ikusteko.
  2. Aukera ematen du iruzkinak jartzeko
  3. Aukera ematen du ere  irakurleak edukiak sare sozialetara eramateko. Edukiak erreferentziatzea eskatzen du horrek.
  4. Aukera dago irakurleak informazioa gustuko duen edo ez adierazteko. Modu desberdinetan ager daiteke aukera hau.
  5. Aukera du irakurleak bere eduki propioa zabaltzeko.. Irakurle guztien artean egindako webgune horizontala sortzen da modu honetan.

Historia eta garapena aldatu

Kazetaritza mota honen sorrera hedabide komunitarioen sorrerari lotuta dago. Azken hauek, irabazte-asmorik gabeko elkarteenak direnak dira, proiektua bideratu eta kudeatzen dutenak, helburu proselitistarik ez dutenak eta demokrazian sakontzea helburu dutenak herriaren parte-hartzearen bidez.

Kazetaritzaren historia hiru arotan banatu da azken urteotan: Web 1.0, Web 2.0 eta Web 3.0 bertsioak. Kazetaritza parte-hartzailea, bigarren bertsioari dagokio hain zuzen ere.

Internet, edo  Web-aren hasierarekin Kazetaritza 1.0 sortu zen; web-orrialde estatikoak, informazio mugatua, telebistan edo egunkarietan ematen den informazioa zuzenen eskaintzen duena. Webguneen etorkizuna zalantzan jartzen zenez, ez zen asko inbertitu onlineko kazetaritzan.

Bigarren aroa, Web 2.0 bertsioari dagokio. 2004ean, Interneteko webguneetan iraultza hasi zen, erabiltzaileen komunitateak hazi ziren eta interfaze errazen bidez gai ziren euren testu propioak idaztek, argazkiak partekatzeko edota bideoak partekatzeko. Garai honetakoak  izan ziren hain zuzen ere egun ezagutzen ditugun onlineko sistema arrakastatsuak: Youtube, Flickr, Blogger… Sare sozialen hasiera izan zen, komunitate handiak sortu ziren, edukiak etengabe partekatzen zituztnak eta elkarren artean oso azkar komunikatzen zirenak. Kazetaritza 2.0 sortua zen ordurako eta gaiaren inguruko liburuak argitaratzen hasi ziren. Honen adibideen zerrenda luzea da; iReport, Igooh, GLOBAL VOICES, Menéame, Aupatu...

Hirugarren aroa Kazetaritza 3.0 deritzonaren garaia web semantikoaren garaian gertatuko da. Ezaugarri berriak izanen dituena:, Web-a semantikoagoa izango da, pertsonalizaziorantz abiatuz, mundu errealeko beharretara gehiago egokituko da, eta gero eta konexio gehiago izango dituena.

Kanpo estekak aldatu