Zorionak zuri

Zorionak zuri urtebetetze ospakizunean abestu ohi den abesti herrikoia da, ingelesezko Happy birthday to you abestiaren euskarazko bertsioa.

Zorionak zuri
Birthday candles.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2020
Jatorrizko izenburua Happy Birthday to You
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Honen izena darama Urtebetetze
Ezaugarriak
Genero artistikoa children's song Itzuli
Hizkuntza ingelesa
Egile-eskubideak jabetza publiko, jabetza publiko, jabetza publiko eta copyrightduna
Deskribapena
Oinarritua Good Morning To All Itzuli
Hitzak anonimo
Bestelako lanak
Musikagilea Mildred J. Hill Itzuli
Patty Hill Itzuli
Argumentu nagusia Urtebetetzea
Zorionak zuri abestia sarritan zorioneko tarta bat urtebetze festako mahaira eraman eta urteak betetzen dituen pertsonak tarta honetako kandelei putz egin baino lehenagotik abestu ohi da.

Ingelesezko abestien artean ospetsuena da Happy birthday to you (halaxe dago jasota Errekorren Guinness Liburuan), hizkuntza askotara itzulia izan da, eta ingeles hiztunak ez diren herrialdeetan ere jatorrizko ingeles hitzekin abesten da askotan. Jatorrizko abestia 1893an Patty Hill eta Mildred Hill estatubatuar ahizpek sortu eta idatzi zuten. Biak lanbidez irakasle zirenez, abestia ikasleek ikasgelan agurra egin ziezaieten sortu zuten. Jatorrizko izenburua Good morning to all («Egun on denoi») izan zen.

Urtebetetzeko abesti gisa, egile eskubideak 1935ean erregistratu ziren, eta 2030ean amaituko dira Ameriketako Estatu Batuetan. Beste herrialde batzuetan 1985. urteaz geroztik jabego publikokoa da. 1934an jaiotako Peter Heidrich alemaniar konposatzaileak Zorionak zuriren aldaerak izenburuarekin sokazko laukoterako egokitzapen bat sortu zuen, osagai hauek nahasita: Bach, Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart, Beethoven, Schumann, Brahms, Wagner, Antonín Dvořák eta Max Reger musikarien musika, Vienako musika, Hollywoodeko musika, jazza, tangoa eta hungariar musika.

HitzakAldatu

 
Neskatotxoa, bere urtebetetze tartaren aurrean.

Euskarazko bertsioaAldatu

Zorionak zuri,
zorionak beti,
zorionak, Edurne,*
zorionak beti.

*Urteak egin dituen pertsonaren izena

Ingelesezko bertsioaAldatu

Ezagunena: Happy BirthdayAldatu

Happy Birthday to You,
Happy Birthday to You,
Happy Birthday, Mr. President,*
Happy Birthday to You.

*Urteak egin dituen pertsonaren izena

Jatorrizkoa: Good Morning to AllAldatu

Good morning to you,
Good morning to you,
Good morning, dear children,
Good morning to all.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu