Esklaboen Aintzira Handia

Esklaboen Aintzira Handia[1] (ingelesez: Great Slave Lake) Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako bigarren aintzirarik handiena (Hartzaren Aintzira Handiaren ondoren), Ipar Amerikako aintzirarik sakonena (614 m) eta munduko aintzirarik handienetan hamargarrena da. 480 kilometrotako luzera du eta 19 - 109 kilometrotako zabalera. Bere 28,400 km² arean 2.090 km³ bolumena dago. Aintziraren izena Slavey iparramerikar tributik dator.

Esklaboen Aintzira Handia
Great Slave Lake (en)
Datu orokorrak
Garaiera156 m
Motaglaziar-aintzira
Luzera480 km
Zabalera109 km
Azalera27.200 km²
Sakonera614 m
Bolumena1.580.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak61°40′00″N 114°00′00″W / 61.666666666667°N 114°W / 61.666666666667; -114
Estatu burujabe Kanada
Territory of CanadaIpar-mendebaldeko Lurraldeak
Hidrografia
Betebidea
HustubideaMackenzie
Arroaren azalera971.001 km²
Arro hidrografikoaMackenzie River basin (en) Itzuli

Bere urak Hay ibaitik eta Hartzaren Ibai Handitik datoz eta Mackenziera doaz. Mendebaldeko kosta basoz beterik egon arren, ekialdekoan eta iparraldekoan tundra da nagusi.

Historia

aldatu

Amerindiarrak aintzirako lehenengo biztanleak ziren, hauek oraindino zutik dirauten Dettah bezalako herrixketan bizi ziren.

1771an Erresuma Batuko arte-hiztaria Samuel Hearnek eskualdea esploratu eta aintzira izoztua gurutzatu zuen. Hala ere, lehendabizikoz aintzirari Athapuscow aintzira izena jarri zion (Athabaska aintziraren frantses ahoskera nahastuta).

1930eko hamarkadan, eskualdean urrea aurkitu zuten eta Yellowknife lurraldearen hiriburua eraikia zen.

1967an, aintziraren inguruan autopista egin zen: Highway 3 izenekoa.

1978ko urtarrilaren 24an, Cosmos 954 sobietar ezagutza satelitea, erreaktore nuklearra zuena, orbitatik erori eta aintziran lurreratu zen. Hori zela eta, erregai nuklear guztia aintziran hedatu zen. Gobernu kanadiarrak eta estatubatuarrak Morning Light edo Goizeko Argia operazioa antolatu zuten erregaia biltzeko.

Informazio orokorra

aldatu

Aintziraren eskualdean dauden herri nagusiak Yellowknife, Fort Providence, Hay River eta Fort Resolution dira.

Esklaboen Aintzira Handia urteko zortzi hilabetetan zehar izoztuta dago. Neguan, izotza kamioi bat igarotzeko beste tamaina du.

Bibliografia

aldatu
  • (Ingelesez) Canada. (1981). Sailing directions, Great Slave Lake and Mackenzie River. Ottawa: Dept. of Fisheries and Oceans. ISBN 0-660-11022-9
  • (Ingelesez) Gibson, J. J., Prowse, T. D., & Peters, D. L. (2006). Partitioning impacts of climate and regulation on water level variability in Great Slave Lake. Journal of Hydrology. 329 (1), 196.
  • (Ingelesez) Hicks, F., Chen, X., & Andres, D. (1995). Effects of ice on the hydraulics of Mackenzie River at the outlet of Great Slave Lake, N.W.T.: A case study. Canadian Journal of Civil Engineering. Revue Canadienne De G̐ưenie Civil. 22 (1), 43.
  • (Ingelesez) Kasten, H. (2004). The captain's course secrets of Great Slave Lake. Edmonton: H. Kasten. ISBN 0-9736641-0-X
  • (Ingelesez) Jenness, R. (1963). Great Slave Lake fishing industry. Ottawa: Northern Co-ordination and Research Centre. Dept. of Northern Affairs and National Resources.
  • (Ingelesez) Keleher, J. J. (1972). Supplementary information regarding exploitation of Great Slave Lake salmonid community. Winnipeg: Fisheries Research Board, Freshwater Institute.
  • (Ingelesez) Mason, J. A. (1946). Notes on the Indians of the Great Slave Lake area. New Haven: Antropologia Departamendua, Yale Unibertsitatea, Yale University Press.
  • (Ingelesez) Sirois, J., Fournier, M. A., & Kay, M. F. (1995). The colonial waterbirds of Great Slave Lake, Northwest Territories an annotated atlas. Ottawa, Ont: Canadian Wildlife Service. ISBN 0-662-23884-2

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu