Mukulu biribileko eskultura
Mukulu biribila[1] eskulturaren forma bat da, bestea erliebea izanda. Eskultura bat mukulu biribileko izateko alde guztietatik (goitik, aurretik, atzetik...) landuta egon behar da (baina baliteke denek kalitate berarekin landuak egon ez izana; lana gozatzeko ikuspuntuak infinituak dira); hala ere, lan oso osorik ulertzeko ikuspuntua aldatzeko behar beharrezkoa da (nahiz eta ikuspuntu batek edo gutxi batzuek lehentasunezkoa izan). Azkenik, mukulu biribilezko eskultura irudikapen bat denean altueraren, zabaleraren eta ereduaren sakonera mantentzen dira.
Ikuspuntuen lehentasuna
aldatuMukulu biribileko edozein objektua ulertzeko tenorean, ikuspuntu guztiek lehentasun bera izan dezakete, isotropia, edo soilik ikuspuntu nagusi batek edo gutxi batzuek lehentasun hori izan dezakete, anisotropia.
-
Mukulu biribileko eskultura anisotropikoa. Guido Mazzoni. Kristo hilaren gaineko Erosta. 1479. terracota. San Giovanni Batista. Modena.
-
Mukulu biribileko eskultura isotropikoa. Guido Mazzoni. Kristo hilaren gaineko Erosta. 1494. Sant'Anna dei Lombardi eliza. Napoli
Hormarekiko harremana
aldatuMukulu-erdia da arkitekturari lotutako eskulturak lantzeko modua, elementu arkitektonikoei atxikita, hala nola arkiboltei, kapitelei edo frisoei. Irudiak, antropomorfikoak izan (giza formakoak) edo ez izan) haien atzealdea bistatik kentzeko moduan lantzen dira, euskarri duen elementuaren barruan sartuta geratzen direlako.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Triadó, Joan-Ramon. (2016). Artearen historia. (1. ed. argitaraldia) Vicens Vives ISBN 978-84-682-3852-4. PMC 1122981474. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).