Arku izuna, batzuetan arku faltsua, arkuaren antzeko eraikuntza metodo bat da; baina benetako puntu erdiko arku baten kasuan ez bezala, alboetatik, mentsulak erdigunera luzatuz egiten den teknika da.

Arku izun baten diseinuaren oinarrizko printzipioa; mentsulak luzatzen dira zutabeetatik erdirantz.
Arku benetakoa eta faltsua, bereizturik.

HistoriaAldatu

Historian primitiboagoak dira era honetako arkuak erdi puntukoak baino. Ameriketan maiak eta beste zibilizazio batzuen arkitektura puntu honetan geratu zen; Ilgora Emankorreko antzinako kulturetan bakanak izan ziren erdi puntukoak eta faltsuak ugariagoak ziren, eta Europan ere, antzinako Greziako arkuak ere faltsuak izan ziren. Erdi puntuko arku benetakoak etruskoekin hasi ziren Europan, eta Erromatarrek erabili eta hedatu zuten batez ere[1][2][3].

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ortega Andrade, Francisco. (1993). «La Construcción Etrusca» Revista de Edificación (15) (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  2. (Gaztelaniaz) Moya Blanco, Luis. (1987). [http://oa.upm.es/39014/1/1987_cupuliformes_LM_opt.pdf Arquitecturas cupuliformes: el arco, la bóveda y la cúpula in 'Curso de mecánica y tecnología de los edificios antiguos'. ] Servicio de Publicaciones del Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid, 97-119 or. ISBN 84-7740-000-8. PMC 18683340. (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) Sánchez Sánchez, Narciso. (2011). Geometría de los arcos. Región de Murcia, Consejería de Educación, Servicio de publicaciones.

Kanpo estekakAldatu