Enrique Laguerre

Puerto Ricoko idazlea

Enrique Arturo Laguerre Vélez (Moca, 1905eko uztailaren 15a–Carolina, 2005eko ekainaren 16a) puertorricar eleberrigilea, ipuingilea, maisua, kritikaria eta zutabegilea izan zen. Izengoiti desberdinak erabili zituen: "Tristán Ronda", "Luis Urayoán", ""Motial", "Alberto Prado". Hogeita hamarreko belaunaldiaren parte izan zen. 1999an, bere herrialdeko hainbat ideologiatako buruzagi politiko garrantzitsuen babesarekin, Nobel sarirako izendatua izan zen; gertaera atipikoa izan zen.[1]

Enrique Laguerre

Bizitza
JaiotzaMoca (en) Itzuli1905eko uztailaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPuerto Rico
HeriotzaCarolina (en) Itzuli2005eko ekainaren 16a (99 urte)
Hobiratze lekuaMoca (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea Doktoretza
University of Puerto Rico, Río Piedras Campus (en) Itzuli Arte-masterra
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliteratura-kritikaria, eleberrigilea, poeta, antzerkigilea, irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)University of Puerto Rico, Río Piedras Campus (en) Itzuli  (1942 -  1988)

Find a Grave: 11185031 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Enrique Laguerre Mocan jaio zen, 1905eko uztailaren 15ean, Puerto Ricon. 1906ko maiatzaren 3an inskribatu zuten Erregistro Demografikoan, jaio eta urtebetera. 1942an Ateneo Puertorriceñoko Literatur Lehiaketa batean parte hartu zuen eta bere lehen artikuluak argitaratu zituen. Antonio S. Pedreirak 1935ean La Llamarada argitaratzera bultzatu zuen. Eskolako zuzendari eta irakasle izan zen. 1951tik, Puerto Ricoko Unibertsitateko Hispaniar Ikasketen fakultateko kide zen. La ceiba en el tiesto 1956an argitaratu zen. 60ko hamarkadarako La resentida drama argitaratu zuen, beste genero bat landu zezakeenaren froga. Garai horretan bi eleberri argitaratu zituen: El Laberinto (1959) eta Cauce sin río (1972). 1975ean Instituto de Cultura Puertorriqueñak Literatura Sari Nazionala eman zion. 1976an Los amos benévolos eleberria argitaratu zuen. Fundación Puertorriqueña de las Humanidades erakundeak Urteko Humanista izendatu zuen 1985ean, eta Literaturako Nobel Sarirako izendatu zuten 1999an. Luz V Romero García idazlearekin ezkondu zen.[2]

Enrique Laguerre bere etxean hil zen Carolinan (Puerto Rico), 2005eko ekainaren 16an, osteguna, goizeko 8:20etan, bihotzekoak jota. Ia ehun urte zituen.[3]

Literatura lanak aldatu

  • La Llamarada (1935)
  • Solar Montoya (1941)
  • 30 de febrero (1943)
  • La Resentida (1944)
  • La Resaca (1949)
  • Antología de Cuentos Puertorriquenos (1954)
  • La Llamada de Pancho Villa (1955)
  • La Ceiba en el Tiesto (1956)
  • Pulso de Puerto Rico (1956)
  • El Laberinto]] (1959)
  • Enrique Laguerre Habla Sobre Nuestras Bibliotecas (1959)
  • Cauce sin Río: Diario de mi Generación (1962)
  • Obras Completas (1962)
  • La Responsabilidad de un Profesor Universitario (1963)
  • El Jíbaro de Puerto Rico: Símbolo y Figura (1968)
  • La Poesía Modernista en Puerto Rico (1969)
  • El Fuego y su Aire (1970)
  • Los Amos Benévolos (1976)
  • Polos de la Cultura Iberoamericana (1977)
  • Infiernos Privados (1986)
  • Por Boca de Caracoles (1990)
  • Los Gemelos (1992)
  • Proa Libre Sobre Mar Gruesa (1995)
  • Contrapunto de Soledades (1999)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu