Emmanuelle Laborit

aktore frantziarra

Emmanuelle Laborit (Paris, 1971ko urriaren 18a) frantziar aktorea eta International Visual Théâtreren zuzendaria da. 1994an arrakasta handia izan zuen autobiografia argitaratu zuen, Le cri de la mouette izenekoa.

Emmanuelle Laborit

Bizitza
JaiotzaParis1971ko urriaren 18a (53 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
frantziako keinu hizkuntza
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, idazlea eta autobiografialaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0479608 Allocine: 18999 Allmovie: p215647 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Gorra jaiotzez, zientzilari ospetsu baten alaba da (Henri Laborit (1914-1995), zazpi urtekin zeinu hizkuntza deskubritu zuen eta horrek komunikatzeko aukerak ireki zizkion. Antzerki munduan sari asko eskuratu ditu. Horrela, 1993 an Molière Saria jaso zuen, Mark Medoff idazlearen Les Enfants du Silence lanean eginiko paperagatik. Emmanuelle izan zen Frantziako lehenengo aktore gorra sari hori eskuratuz. Horri esker Frantziako zeinu hizkuntzaren enbaxadorearen titulua merezi izan du.

Alfredo Corradok sortutako International Visual Theatreren partaidea, 2003tik antzokiaren zuzendaria da. Zentro hau 2007tik Pariseko Cité Chaptalen dago. Antzoki hori zeinu hizkuntzarekin lotutako ikerketa artistiko, linguistiko eta pedagogikoen benetako laborategia da. Antzeztutako lehenengo obra izan zen William Shakespeareren ''King Lear'' lanaren moldaketa zeinean Emmanuelle Laboritek Cordeliaren papera egin zuen.

Liburua

aldatu
  • Emmanuelle Laborit (Marie-Thérèse Cunyrekin batera): Le Cri de la mouette, Éditions Robert Laffont, Collect. Vécu, SA, Paris, 1994 (ISBN 2-221-07673-7).

Filmografia

aldatu

Zineman

aldatu

Telebistan

aldatu
  • 1994 : 3000 Scénarios contre un virus
  • 1996 : Le Propre de l'homme
  • 2001 : L'Ami Fritz

Antzerkian

aldatu
  • 1992 : Les Enfants du Silence
  • 1993 : Les Enfants du silence
  • 2008 : Pour un oui ou pour un non
  • 2009 : Parole perdue opera