Emilio Campuzano institutua

Emilio Campuzano institutua, Emilio Campuzano LHII edo Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen ikastetxe bat da.

Emilio Campuzano institutua
Emilio Campuzano LHII
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Eraikinaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W / 43.26; -2.92
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1835
Izenaren jatorriaEmilio Campuzano
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
189
Webgune ofiziala

Izena Emilio Campuzano (1850-1938) bilbotar ingeniariaren omenez darama.

Kokalekua aldatu

Atxuri auzoan dago, Santos Juanes plazaren 7. zenbakian, Atxuri kalearen eta García Rivero Maisua ikastetxearen alboan, eta San Antongo zubia eta Atxuriko geltokiaren artean.

Historia aldatu

1835ean Gabriel Benito Orbegozo arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen. Hasiera batean Ospitale Zibila izan zen.

1879ko otsailaren 10ean Bilboko alkate Pablo Altzolaren ekimenez eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzaz sortutako Arte eta Lanbide Eskola bertan ezarri zen. Gaur egun, Emilio Campuzano Bigarren Hezkuntzako Institutua barne hartzen du.

Eraikina aldatu

Neoklasiko estiloko eraikina da. Eraikuntzan hainbat alderdi hartu ziren kontuan, hala nola osasungarritasuna, aireztapena eta eguzki-argia, bere hiruhortz formako osaketa modularra gailentzen da, patio irekiekin. Osaketa hori Ingalaterrako eta Frantziako ospitale batzuetan erabili zen jada.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo