García Rivero Maisua ikastetxea
García Rivero Maisua ikastetxea edota Garcia Rivero LHI Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen ikastetxe publiko bat da. D ereduko haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da.
García Rivero Maisua ikastetxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′N 2°55′W / 43.25°N 2.92°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pedro Ispizua |
Ondarea | |
EJren ondarea | 188 |
Izena
aldatuIzena Santiago García Rivero udal eskoletan irakaslea zenaren omenez darama, eraikinaren lehen solairuaren barnealdean 1930ean Moisés Huerta eskultoreak eginiriko irakasle horren soin bat ezarri zen.
Kokalekua
aldatuAtxuri auzoan dago, Atxuri kalearen 2. zenbakian, Ibaizabalen ertzean eta Emilio Campuzano institutuaren parean, eta San Antongo zubia eta Atxuriko geltokiaren artean.
-
Aurrealdea.
-
San Antongo zubitik ikusita.
Historia
aldatu1928an Pedro Ispizua arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.
Eraikina
aldatuEstilo erregionalista duen oso eraikin ederra eta orekatua da. Alde baten irekitako patio bat du, eta bestean Bilboko itsasadarrera begira dagoen aurrealdea. Alboetan dorre bana ditu. Duela gutxi zaharberritu zen, eta eskola publiko bat barne hartzen du.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- García Rivero LHII ikastetxearen bloga (Gaztelaniaz)
- García Rivero Maisua ikastetxea. Bilboko Turismo Bulegoa (Gaztelaniaz)