Emilia Broomé

Suediako politikari liberala, feminista eta bakearen aldeko aktibista

Emilia Augusta Clementina Broomé, jaiotzaz Lothigiene (Jönköping, Suedia, 1866ko urtarrilaren 13a - Stockholm, 1925eko ekainaren 2a), Suediako politikari liberala, feminista eta bakearen aldeko aktibista izan zen. Riksden (Suediako Batzar Legegilea) lehen emakumea izan zen 1914an.

Emilia Broomé

Q10685090 Itzuli lehendakari

1917ko urria - 1920ko urria
Q10685090 Itzuli juntako kidea

1914ko martxoa - 1920ko urria

Stockholm City (en) Itzuli city council member (en) Itzuli

1911 - 1924
Svenska hem (en) Itzuli lehendakari

1907 - 1912
Q10444886 Itzuli juntako kidea

1904ko martxoaren 23a - 1925
Stockholmsföreningen för kvinnans politiska rösträtt (en) Itzuli lehendakari

1902 - 1906
Q18333563 Itzuli lehendakari

1898 - 1911
Bizitza
JaiotzaJönköpings Sofia church parish (en) Itzuli1866ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaKungsholm parish (en) Itzuli1925eko ekainaren 2a (59 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Familia
AitaIsak Lothigius
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea 1884ko abenduaren 13a)
Wallinska skolan (en) Itzuli
(1881 - 1883ko maiatzaren 17a)
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, udal-politikaria, Q106580697 Itzuli, Q28721657 Itzuli, female supporter of women's right to vote (en) Itzuli, sufragista eta Q111363944 Itzuli
Lantokia(k)Stockholm
Jasotako sariak
KidetzaTolfterna (en) Itzuli
Stockholmsföreningen för kvinnans politiska rösträtt (en) Itzuli
Q18333563 Itzuli
Country Association for Women's Suffrage (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberal Party of Sweden (en) Itzuli
Free-minded National Association (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Broomé 1866ko urriaren 13an jaio zen Jönköping-en.[1] Jönköpingen hazi zen, eta hango nesken eskolan ikasi zuen. 1883an Wallinska eskolan titulua lortu zuen eta 1884an Upsalan filosofia eta medikuntzan graduatu zen. Ordutik aurrera irakasle aritu zen Anna Whitlocken Stockholmeko eskolan.[2]

Politikari ibilbidea

aldatu

Stockholmsföreningen för kvinnans politiska rösträtt (Suediako Emakumeen Sufragiorako Elkarte Nazionalaren Stockholm-en adarra) sortu zenetik (1902) 1906 arte izan zen presidente.[3] Centralförbundet för Socialt Arbete (Gizarte Ongizaterako Elkartea) elkarteko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 1904-1925ean, eta Stockholmeko Hezkuntza Zuzendaritzako kide.[1]

Suediako Emakumeen Bakearen aldeko Batasuneko lehendakaria ere izan zen, 1898an sortu zuenetik 1911n Suediako Bakearen aldeko Elkartearekin bat egin zuen arte, eta Suediaren ordezkari gisa jardun zuen 1899an Hagako Nazioarteko Bake Konferentzian.[4][5]

Stockholmeko Udalerako hauteskundeetarako izendatu zuten 1910ean eta 1911n. Hiriko kontseilurako hautatua izan zen eta 1911tik, 1924ra bitartean zerbitzatu zuen. Emakume liberalen lehendakaria izan zen 1917tik 1920ra bitartean.[6]

Broomé izan zen Lagberedningen (Suediako Estatuko Legegintzako Batzordea) parte hartu zuen lehen emakume suediarra. Lege berriak prestatu zituen, eta kide izan zen 1914tik 1918ra. 1920an, ezkontza-legearen erreformaren erredakzioan parte hartu zuen. Lege horretan, gizonak eta emakumeak berdindu ziren eta emakume ezkondua adinez nagusi deklaratu zen; 1921ean, gizon eta emakumeen arteko soldata-berdintasunaren legean; eta 1923an, emakumeei lanbide ofizial guztietarako eskubidea eman zien Behörighetslagen legean.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «skbl.se - Emilia Augusta Clementina Broomé» skbl.se.
  2. «Göteborgs universitetsbibliotek: Emilia Broomé» www2.ub.gu.se.
  3. a b «Emilia Broomé» Göteborgs universitetsbibliotek.
  4. «Emilia Broomé» Women In Peace.
  5. Rosengren, H.. «Emilia A C Broomé (f. Lothigius)» Riksarkivet.
  6. Steinrud, Marie. «Emilia Augusta Clementina Broomé» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu