Miren Arantza Madariaga Aberasturi

euskal politikari eta zuzendari publikoa
Miren Arantza Madariaga» orritik birbideratua)

Miren Arantza Madariaga Aberasturi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1967ko abuztuaren 21a) euskal politikari eta zuzendari publikoa da. EAJ alderdiko kidea.[1] 1995. urtean Gautegiz Arteagako lehen emakume alkatea izan zen.

Miren Arantza Madariaga Aberasturi

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1967ko abuztuaren 21a (56 urte)
Herrialdea Euskadi
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Jaume I.a Unibertsitatea master
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Bizitza aldatu

Miren Arantza Madariaga Aberasturi Gernika-Lumon jaio zen 1967an. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1986-1992), Higiezinen jabetzako agentea da (1992) eta genero-mainstreamingean aditua Castellóko Jaume I Unibertsitatean (2007-2008).[2]

Ibilbidea aldatu

Bere alkateorde kargua (1991-1995) eta Gautegiz Arteagako alkatetza (1995 - 2007) abokatu-lanbidearekin uztartu ditu, eta alkatetzara iritsi den lehen emakumea izan da. Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan EUDELen ordezkaria (1999-2005) izan zen, eta erakunde horretako idazkari nagusia (2005-2009).[2][3] Europako Parlamentuak Berdintasunerako Europako Institutuko Adituen Foroan (EIGE) izendatutako aditua (2019-2012) izan zen.[4] CIINPI edo Berdintasunerako Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroa zuzendu zuen 2011 eta 2013 artean.[5][6]

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izan zen 2013tik 2016ra.[7] ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioko zuzendari kudeatzailea da 2016. urtetik.[8]

Bizitza pertsonala aldatu

Alaba baten eta seme baten ama da.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu