Elikagai berri

Elikagai berriak» orritik birbideratua)

Elikagai berriak orain arte Europar Batasunean modu orokorrean kontsumituak izan ez diren elikagaiak dira, hain zuzen ere, 1997 urteko maiatzaren 15-aren aurretik modu orokorrean kontsumituak izan ez diren elikagaiak.

Elikagai berriak eraketa berrikoak, eraberritzaileak, teknologia berriak erabilita ekoiztutako elikagaiak eta tradizionalki Europar Batasunetik kanpo kontsumitutako elikagaiak dira.

Adibideak aldatu

K bitamina iturri berriak (menakinona) edo elikagaien aterakina (Krill artantikoko olioa fosfolipidoetan aberatsa), beste herrialdeetako nekazaritza produktuak (Chia, Noni frutaren zukua) edo produkzio prozesu berrien bitartez lortutako elikagaiak (Erradiazio ultramoreen bitartez tratatuak, elikagai gotortuak edo elikagai funtzionalak).

Elikagai gotortuak aldatu

Nutriente bat(zuk) gehitzen zai(zki)onean, bere konposaketa normalari dagokiona baino kopuru altuagoan.[1] Elikagaia gotortuen helburua gabezi kasuetan premia nutrizionalak asetzea da, orokorrak, populazio taldeetan zein egoera fisiologiko konkretuetan.

Gotortutako elikagaiek osasun publikoaren gain duten efektua gotortze mailaren, gehitutako nutrienteen biodisponibilitatearen eta elikagaien kontsumitze mailaren araberakoa da. dieta anitza eta orekatua jarraituta beharrizanak bete daitezke, baina dieta orekatua jarraitzearen tendentzia gutxituz doa eta zenbait lekuetan, gabeziak ohikoak dira.

Hurrengo egoeratan erabilgarriak izan daitezke:  haurtzaroan, nerabezaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan, adindunetan, zahartzaroan, egoera fisiologiko/patologiko batzuetan (anemian esaterako).

Adibideak aldatu

Kaltziodun esnea, C bitaminadun zukua, burdindun zerealak, A, D eta E bitaminadun esneak, Zukua esnearekin eta C, A edo E bitaminekin.

Elikagai funtzionalak aldatu

Elikagai funtzionalak (Functional Food Science in Europe) ohiko elikadurarekin batera hartzen den elikagaia da, pilula, kapsula edo dieta-gehigarria ez dena eta efektu nutrizionalez gain organismoaren funtzioren baten edo gehiagoren gainean efektu onuragarria duen elikagaia, bai osasun egoera hobetzeko zein gaixotasun bat pairatzeko arriskua murrizteko ere.[2]

Elikagai funtzionalak egoera osasuntsua mantentzeko laguntzen dutenak edo gaixotasun konkretuak nozitzeko arriskua murrizten dutenak dira.

Hobekuntzak:

Adibideak aldatu

Probiotikoak aldatu

Mikroorganismo zehatz eta bideragarriak dituen prestaketa, kontsumitzailearen osasunarengan eragina izateko beharrezko kopurua. Bakteriak izaten dira normalean: Jogurtan L. bulgaricus eta S. termophilus; Actimel motakoetan L. casei; Bio motako jogurtetan biifidobakteriak; eta Kefir-ean legami eta bakterioen nahaste antzekoa da.

Bakteria horiek aukeratzeko irizpideen artean segurtasuna, beste gizakietan aurkitzea, teknologikoki erabilgarriak izatea, hesteetaraino iritsi eta bertan atxikitzea eta onuragarria izatea.

Prebiotikoak aldatu

Heste lodiko berezko bakterioen (Lactobacillus spp. eta Bifidobakterium spp.) sustratu izan daitezkeen osagaiak dira; mikroorganismoen hazkuntza selektiboa eragiten dute. Bi ezaugarri garrantzitsuk bereizten dituzte: hidrolasen efektuari iraunkorrak direla eta hartzigarriak direla. Adibidez Zuntz dietetiko disolbagarria da.

Sinbiotikoak aldatu

Bere konposaketan mikroorganismo onuragarriak eta konposatu prebiotikoak dituzten elikagaiak dira. Sinbiotikoak probiotiko + prebiotikoak dira. Adibidez jogurrak fruktooligosakaridoak dituenean. Elikagai probiotikoak hobetzeko asmoz, haiei prebiotikoak gehitzen hasi ziren

Genetikoki eraldatutakoak aldatu

Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO) ingeniaritza genetikoko tekniken bitartez, euren genoman beste izaki baten gen bat gehitu edo genoma nolabait eraldatu egin zaien organismoak dira.[3][4][5] Hau da, ingeniaritza genetikoaren bidez genetikoki eraldatutako organismo, landare edo animalia batetik datorren elikagaia.

Elikagai transgenikoen helburuak ondorengoak dira: plaga edo herbizidekiko erresistentzia handitzea, elikagai baten ezaugarri nutrizional edo organoleptikoa hobetzea, animaliak azkarrago haztea, gorputz konposaketa hobetuz (gihar masaren portzentaia) eta medikamentuen ekoizpena.  

Adibideak aldatu

Urre arroza: beta karotenotan aberatsa. Elikagai transgenikoa eta gotortua da. Garapen bidean dauden herrialdeetan kontsumitzeko. Honek laguntza edo negoziorako inposizioa eragiten du.

Elikadura industria: iraunkorragoak diren fruitu, barazki eta lekaleak; ardoaren frutaren aromak indartzeko legamiak; edo entzima komertzialak kimosina (gaztak), proteasak, amilasak

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) (PDF) Alimentos Enriquecidos. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) (PDF) Guía de Alimentos Funcionales. .
  3. «WHO | Food, Genetically modified» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) Alimento transgénico. 2018-03-01 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) Greenpeace. «Transgénicos | Greenpeace España» Greenpeace España (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).

Kanpo estekak aldatu