Ireki menu nagusia

Elikagai gotortua elikagai baten konposaketa normalari dagokiona baino kopuru handiagoan nutriente bat edo batzuk gehitzen zaizkionean deritzo. Ez da elikagai aberastuekin edo funtzionalekin nahastu behar.

Gotortutako elikagaiak osasun publikoaren gain efektua izan dezakete gotortze mailaren, gehitutako nutrienteen biodisponibilitatearen eta elikagaiaren kontsumitze mailaren arabera.

Kasu batzuetan, elikagaiak nutriente gehigarriez hornitzea aukera komertziala da soilik, baina beste batzuetan, osasun publikoaren politika da eta honen helburua nutrienteen gutxiegitasuna duten pertsonen kopurua murriztea da.

Eskualde bateko oinarrizko elikagaiek nutriente batzuen gabezia edo gutxiegitasuna izan dezakete eskualdearen lurraren arabera edo dietaren bidez ez dutelako beharrezko nutriente kantitatea lortzen. Nutriente hauen gehitzeak, eskala handian dauden mikronutrienteen gabeziak sortzen dituen gaixotasunak prebenitzeko erabil daitezke.[1]

HelburuakAldatu

Elikagai gotortu hauen helburua gabezi kasuetan premia nutrizionalak asetzea da: Populazio orokorrarentzako, populazio talde berezientzako edo egoera fisiologiko zehatzentzako (haurdunaldian, edoskitzaroan...) prestatuak egon daitezke. Oro har, ondorengo populazio taldeak dute helburu bezala:

  1. Populazio espezifiko batean (edo populazio baten talde espezifikoan) nutriente baten gabezia gertatzearen arriskua gutxienera murriztea
  2. Populazio espezifiko batean (edo populazio baten talde espezifikoan) gabezia dagoela ikusita, haren zuzenketan laguntzea
  3. Elikatzeko ohituren aldaketen ondorioz eman daitezkeen gabezi posibleak ekidin, modu horretan osasun egoera hobetuz
  4. Osasunaren mantentze edo hobetzearekin erlazionatu diren nutrienteen ekarpena handitzea

Oro har, dieta anitz eta orekatua izanez gero, ez da beharrezkoa izaten elikagai hauek kontsumitzea. Hala ere, eremu geografiko batzuetan gabezi batzuk ohikoak izan daitezke, eta elikagai gotortuen erabilerak garrantzia izan dezake.[2]

MotakAldatu

Elikagai gotortzeko metodo ohikoenak:

  1. Gotortze industriala edo komertziala (gari irina, arto irina, sukaldatzeko olioak,...)
  2. Biogotortzea (uztak haztea nutrienteen balio altuagoa izan dezaten: hazkuntza selektibo konbentzionala erabiliz edo ingenieritza genetikoa erabiliz)
  3. Etxean gotortzea (adibidez: D bitamina tantak bota)[3]

Mundu mailako kezkaAldatu

Elikagai gotortuek OMS ( edo WHO, World Health Organization) eta FAOk (Food and Agricultural Organization of the United Nations) adierazi duten bezala, garrantzi mundiala dute.

OMS eta FAO-k, beste erakunde batzuen artean, adierazi dute munduan zehar 2 bilioi pertsonek mikronutrienteen gabezia dutela. 1992an, 159 herrialdek FAO/WHO-en (OMS) Nutrizioari buruzko Konferentzia Intermazionalean mikronutrienteen gabeziak eratzen dituen arazoei aurre egiteko konpromisoa hartu zuten; batez ere iodoa, A bitamina eta burdin gabezien kopurua murriztea zuen garrantzia azpimarratuz.[2] Izan ere, munduan 1/3 pertsonek iodo, A bitamina edo burdin gabezia dute.[4]

OMS eta FAOk mundu mailan nutrienteen gabezien intzidentzia murrizteko sortutako 4 estrategien artean bigarren postuan aurkitzen da elikagaien gotortzea.[2]

FAOren arabera, elikagai gotortu ohikoenak zerealak, esnea, gantzak eta olioak, haurren formulak, tea eta beste edariak dira.[5]

Nutrienteen gabeziak mundu mailan 3 eta 5 milioi heriotz eragiten dituela estimatzen da.[1]

KritikakAldatu

 
Fabrikatzaileek antzina janari-zaborra eta garagardo gotortuak saltzea proposatu zuten, baina momentu horretan USFDA politikek debekatzen zuten.

Hainbat erakundeek, OMS, FAO, Health Canada eta Nestlé Research Center, adibidez, elikagaien gotortzeak mugak dituela aitortu dute.

Elikagaietan, nutrienteen gotortzeak, gizabanako batzuei nutriente zehatzen kopurua toxikoa suertatu liezaieke eta ondorioz, albo ondorioak eragitea.[6]

OMSen arabera, elikagaien gotortzearen mugek honakoa barne hartu behar dute: norberaren eskubidea da elikagai gotortuak kontsumitzea edo ez, elikagai mota hauen eskaera urria, produkzioaren kostua handiagoa denez salmentaren prezioa altuagoa izango da ere eta ondorioz oraindik ere hau ez da nutrienteen gabeziaren irtenbidea izango pertsona askok ezin izango dutelako erosi produktua.[2]

AdibideakAldatu

  • Kaltzioa gehitutako esnea
  • C bitamina gehitutako zukua
  • Burdina gehitutalk zerealak
  • A, D, E bitamina gehitutako esnea

BibliografiaAldatu

  1. a b (Ingelesez)  «Micronutrient Fortification and Biofortification Challenge | Copenhagen Consensus Center» www.copenhagenconsensus.com . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  2. a b c d World Health Organization and Food and Agriculture Organization of the United Nations Guidelines on food fortification with micronutrients.Archived 26 December 2016 at the Wayback Machine. 2006
  3. (Ingelesez)  Liyanage, C; Hettiarachchi, M (2011-10-01) «Food fortification» Ceylon Medical Journal (3) doi:10.4038/cmj.v56i3.3607/ ISSN 2386-1274 . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  4.   «Overview: Rationale and elements of a successful food-fortification programme» archive.unu.edu . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  5. Micronutrient Fortification of Food: Technology and Quality ControlArchived 2 September 2016 at the Wayback Machine.
  6. "Food Science | Educating Food Leaders for over 100 years". Uoguelph.ca.