Elia Barceló

Alacanteko idazlea eta irakaslea

Elia Eisterer Barceló (Elda, Alacant, Espainia, 1957ko urtarrilaren 29a) Alacanteko idazlea eta irakaslea da.

Elia Barceló

Bizitza
JaiotzaElda1957ko urtarrilaren 29a (67 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaElda
Valentzia
Innsbruck
Hezkuntza
HeziketaAlacanteko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakwoman author (en) Itzuli eta zientzia-fikzio idazlea
Lantokia(k)Innsbruck
Enplegatzailea(k)Innsbruckeko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Elia Barcelók Valentzian ikasi zuen Filologia anglogermanikoa 1979an, eta Filologia Hispanikoa Alacanteko eta Austriako Innsbruckeko unibertsitateetan. 1995ean azken unibertsitate horretan lortu zuen doktoretza. 1981etik Austrian bizi da, eta han literatura hispanikoko irakaslea da.[1]

Ibilbidea aldatu

Angélica Gorodischer argentinarrarekin eta Daína Chaviano kubatarrarekin batera zientzia-fikzioaren generoko gaztelaniazko idazle garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Hirurek osatzen dute "zientziaren zientzia-fikzioaren emakumezkoen trinitatea Hispanoamerikan". Zientzia-fikzioaz gain, idazlan errealistak idatzi ditu, gazteentzako, etab.[2][3]

18 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli da bere lanaren zati bat, besteak beste, alemanera, frantses, italierara, katalan, neerlandera eta esperantora.[4]

Desagertuta dagoen Nocte Espainiako Beldurrezko Idazleen Elkarteko ohorezko bazkide izan zen.[5]

Sariak aldatu

  • Zientzia-fikziozko ipuin onenaren Ignotus saria 1991n
  • Gazte literaturako urrezko TP saria 1997 eta 2006an
  • Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko zientzia-fikziozko eleberri laburraren Nazioarteko Saria (UPC Saria) 1993.
  • Celsius saria 2014
  • 2018ko ipuin onenaren Ignotus saria
  • Haur eta gazte literaturako Edebé saria.[6]
  • 2020an Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (Espainia).

Lan nabarmenenak aldatu

  • Sagrada. Ediciones B, Barcelona, 1989.
  • Consecuencias Naturales. Madrid, 1994.
  • El mundo de Yarek, UPC saria 1993, Barcelona, 1994. Editorial Lengua de Trapo
  • El caso del Artista Cruel, Edebé saria, 1998.
  • La mano de Fatma, 2001.
  • El vuelo del hipogrifo, 2002. Lengua de Trapo argitaletxea
  • El caso del crimen de la ópera, 2002.
  • El secreto del orfebre, 2003. Lengua de Trapo argitaletxea
  • Si un día vuelves a Brasil, 2003. Alba argitaletxea
  • Disfraces terribles. Barcelona, 2004. Lengua de Trapo argitaletxea
  • El contrincante, 2004.
  • Cordeluna, Haur eta gazte liburuaren Edebé saria de , 2007.
  • Corazón de Tango, 2007. Ed. 451 Editores
  • El almacén de las palabras terribles, Zaragoza: Edelvives, 2007.
  • La roca de Is, Edebé-Edición Nómadas
  • Las largas sombras, 2009. Ediciones Ámbar (berrargitaratua. Roca, 2018)
  • Caballeros de Malta, 2007. Edebé- Periscopio
  • Anima mundi, 2013. Destino argitaletxea
  • Por ti daré mi vida, 2015. Edebé
  • La Maga y otros cuentos crueles, 2015. Cazador de ratas
  • El color del silencio, 2017, Roca argitaletxea.[7] [8]
  • El eco de la piel, 2019, Roca argitaletxea.
  • El efecto Frankenstein, 2019, ed. Edebé. Gazte literatura saria.
  • La noche de plata, 2020, Roca argitaletxea
  • Amores que matan, 2023, Roca argitaletxea[9]

Liburu kolektiboetan parte hartzea aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu