Ireki menu nagusia

Elam

Elamdar» orritik birbideratua)
Elamdar Inperioaren kokapena.

Elam (sumerieraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana[1] Tigrisko ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Bere jentilizioa elamdar da.[2]

Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zen hiriburua. Elamgoek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumertarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zuten. K.a. 720-640 bitarteko urteetan asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K.a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Persiar Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen.

Elamdarrek, luzaroan iraun zuen Asiako hizkuntza bat hitz egiten zuten. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elam  

Koordenatuak: 29° 54′ N, 52° 24′ E / 29.900°N,52.400°E / 29.900; 52.400