Eladia Altuna

gipuzkoar erraketista

Eladia Altuna Balerdi (Irura, Gipuzkoa, 1918ko abuztuaren 26a - ib., 2009ko urriaren 24a) euskal erraketista profesionala[1] izan zen 31 urtez. Irura izengoitiz jardun zuen pilotan. 7.000 partidatik gora jokatu zituen.

Eladia Altuna
Bizitza
Jaiotza Irura1918ko abuztuaren 26a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Irura2009ko urriaren 24a (91 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria eta pilota
Izengoitia(k) Irura

BiografiaAldatu

Eladiak umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna, bere garaiko ume askok bezala. Elizpean aritzen ziren pilotan sasoiko gazte eta umeak, erretorea maisu zutela. Gaztetxoa zela heldu zitzaion Madrilera jokatzen joateko aukera. Madrilgo "Madrid" frontoian egin zuen debuta. 1936ko otsailaren 2an jokatu zuen lehenengo partida. Gerra Zibilaren garaian, familiarekin batera Bartzelonara joan zen eta ondoren Frantziara. Itzuli ondoren, Espainiako ia frontoi guztietan jardun zuen, besteak beste; Madrileko F. Iberian, Chiqui-jain, F. Madriden. Bartzelonako Chiqui-jain, F. Condalen, F. Principal Palax-en. Salamancako Tormesen, baita Valentzian, Logroñon eta Sabadellen ere.

Kanpora jokatzen joateko eskaintzak ere izan zituen. Mexikora joateko maletak ere prest zituen, baina azken unean ez zuen aitaren baimenik lortu. Ama ere gaixorik zeukan, eta galerazi ez zion arren, nabaritzen zion pena hartzen zuela eskaintzen berri izaten zuen bakoitzean. Ama hil ondoren ordea, Habanara joan zen, "Habana-Madrid" frontoian jokatzera. Ez zuen luzaroan jokatzerik izan. Heldu eta hilabete batzuetara Kuban martxinada sortu zen eta etxeratu beharra izan zuen. Euskal Herriko frontoietan ere, etxeratzen zen garaian, partida batzuk jokatzeko aukera izan zuen; Donostiako Grosen eta Iruñean.

Pilotari bizitza luzean 7.000 partida jokatu ostean, 1968an, erretiroa hartzeko garaia zela iritzita, agur esan zion erraketari.[2]

Bere sasoiko beste emakume asko bezala aitzindaria izan zen Eladia kirol munduan [3]

 
Erraketistak

OmenaldiakAldatu

  • Eladia Altuna izena du Irurako kale batek pilotariaren omenez.[4]
  • 2007an, 89 urte zituela, Irurako jaietan suziria botatzeko ohorea izan zuen.[5]
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten beste pilotari batzuekin batera. [6]

SariakAldatu

  • Zilarrezko domina jaso zuen Kultura Ministerioak emanda kirol ibilbideagatik. [7]
  • Hainbat trofeo ere eskuratu zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  2. «Zazpi millatik gora partidu jokatu ditu ogeita amar urtean» Argia 1968-03-31 . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  3. (Gaztelaniaz) «Las raquetistas, pioneras del deporte» El Diario Vasco 2016-03-08 . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  4. «Eladia Altuna Kalea De Irura En Gipuzkoa» www.euskadi.click . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  5. (Gaztelaniaz) «Eladia Altuna recibirá mañana un homenaje por su contribución a la difusión de la pelota» El Diario Vasco 2007-09-28 . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  6. (Gaztelaniaz) VII. Emakumea Pilotari Eguna – Pelota Vasca. . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  7. (Gaztelaniaz) «Homenaje a Eladia Altuna por su contribución a la difusión de la pelota» El Diario Vasco 2007-09-28 . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.

Kanpo estekakAldatu