El Suceso[1] Karrantza udalerriko (Bizkaia) ekialdeko auzo bat da. 2008ko erroldan, 81 biztanle ditu.

El Suceso
 Euskal Herria
Zezenplaza eta eliza
  
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Bizkaia

| herrialde bandera2 | izena = Bizkaia | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaKarrantza
Geografia
Koordenatuak43°14′40″N 3°18′42″W / 43.24444°N 3.31167°W / 43.24444; -3.31167
Demografia
Biztanleria60 (2023)

Geografia

aldatu

Las Torcachas baserrigunea hegoaldean, Manzaneda de Biañez hego-mendebaldean, Herboso auzoa ipar-mendebaldean, Armañon mendia (854 m) iparraldean, Los Joyos baserrigunea (Kantabria) ipar-ekialdean eta Villaverde Turtziozeko (Kantabria) udalerria ekialdean mugakide ditu.

Auzoa Kantabriarekin lotuta dago La Escrita (434 m) mendatearekin.

Demografia eta biztanleria

aldatu
El Sucesoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
88 89 79 81 77 78 77 76 81

Santutegia

aldatu

1670 inguruan Gertaera Oneko Andra Mariaren santutegia eraiki zuten, erretaula barrokoa duena. Horren erdian, ama birjinaren egurrezko irudia dago mende horretakoa. Eliza auzoaren erdigunean dago kokatuta, inguruko etxe eta zezen-plazaren ondoan. Haratago, parke bat eta neurri handietako birjinaren irudia dago, haran osotik ikusgai dagoena. 8 m-ko altuera duen birjin hori Joaquín Lucarini eskultore arabarrak egin zuen 1953an.

1926an herriko zaindari izendatu zuten.

Irailaren 18an El Sucesoko Ama Birjinaren omenezko jaiak ospatzen dituzte auzoan, haran osoko jai nagusiak direnak. Bertan, erromeria eta zezenplazan ekitaldiak egiten dituzte.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia