El Ponton okindegia Bilboko Bolueta auzoan zegoen errota eta okindegia da, gaur egun Abusuko ikastola (Abusu Ikastola) bertan kokatuta dagoelarik

El Pontón okindegia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
El Ponton irin fabrika edo okindegiaren eraikin historikoa, egun Abusu Ikastolaren aterpe da
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°14′37″N 2°55′06″W / 43.24361°N 2.91833°W / 43.24361; -2.91833
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1793
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea469-1

2001eko urriaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Okindegiaren aurretik El Ponton errota izan zen kokaleku hortan, 1523an bederen bertan zena eta okindegiaren historia zabalaren hasera markatzen duena.

Deskribapena aldatu

Okindegiaren eraikinak aletegia, errota eta egurtegiarekin batera eraikin multzo bat osatzen zuen. Eraikinok, modu mailakatuan lurzoruaren aldapa handiari moldatuz kokatuta zeuden. Okindegiaren eraikina Bizkaiko industriaren hastapenetako lehenengo fabrika-eraikina da eta garai horretatik geratzen zaizkigun eraikinak urriak izaki horietako bat. Horrela bada, Bizkaiko aurreneko eraikin industrial garrantzitsuari buruz ari gara. Horrez gain aipagarriak dira eraikinak dituen bere aparteko neurriak eta patio baten inguruan eraikirik erakusten duen tipologia-antolamendua.

1793an jaio zen instalakuntza hauek eraikitzeko ekimena eta bere helburua Bilborentzat irin- eta ogi-hornidura ziurtatzea zen. Ekimena Alexo Mirandaren, proiektuaren bitartez gauzatu zen. Arkitekto bergarar hau Euskadiko Neoklasizismoaren lehen abangoardiako pertsonaia nabarmena izan zen. Errotak lau errotarri eta okindegiak sei labe zituen.

Okindegia lau isurialdeko estalkia duen masa kubiko erraldoia da. Harlangaitzez egindako horma-egitura baten bitartez eraikia da, harlandua eskantzu eta baoen azpadurak egiteko soilik erabiltzen delarik. Lurzoruaren aldapara moldatu egiten da, eta honen ondorioz hego-ekialdeko aldean lau altuera ditu eta hiru beste gainontzekoetan. Altuera diferentzia hau behe solairuko hormoin inklinatu baten bitartez konpontzen da. Hormoin berezi honek, eraikinak duen eskalarekin batera nolabaiteko monumentaltasuna eskaintzen dio.

Bao guztiak errektangeluarrak dira eta modu txukunean antolatuta daude, ardatz bertikal erregular batzuen bitartez. Hauek azpadura erregular eta lanputsen bitartez nabarmendu egiten dira.

Egin zaizkion esku hartzeak garrantzitsuak diren arren, eraikinak oinarrizko elementuen zati adierazgarria mantendu izan du. Ondorioz jatorrian zeneko arkitektura lana bereizi daiteke eta era berean bere presentzia handia mantentzen du bere hiri ingurunean, hiriari bere nortasuna ematen dioelarik.

1995ean Federico Arruti eta Anton Boyra arkitektoek ikastetxe gisa moldatu zuten. Ordutik han du egoitza nagusia Abusu Ikastolak.

2020an egurrezko egituradun estalki bat eraiki zen, Boluetatik urrunen dagoen aldean, Abusu Ikastolako patio estali gisa.

Erreferentziak aldatu

Eraikin hau Pontoiko zubiaren mutur batean dugu eta, bestean, Santa Isabel (Ollargan) auzunea dago.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa