Eider arrunt
Eider arrunta (Somateria mollissima) Anatidae familiaren hegaztia da, Somateria generoan arruntena dena[1]. Europa, Ipar Amerika eta ekialdeko Siberiako iparraldeko kostaldeetan bizi den hegazti hau neguan hegoalderantz migratzen da.
Eider arrunt | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Generoa | Somateria |
Espeziea | Somateria mollissima Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,98 m |
60 bat cm izaten da luze. Itsasaldeko hegaztia da, eta iparraldeko lurraldeetako itsasertzetan bizi da. 500.000 eider inguru daude Islandian. Ez neguoro, baina tarteka migratzen du hegoaldera, eta Espainian eta Portugalen ere ikus daiteke inoiz. Ur azpira sartuta harrapatzen dituen arrainak eta beste zenbait animalia txiki janez elikatzen da. Habiaren barrua luma txikiz estaltzen du eta leku batzuetan, Norvegian batez ere, burukoak, koltxoiak eta ohe estalkiak (ederdrohnt) egiteko erabiltzen dituzte haren lumak. Debekatua dago eiderrak harrapatzea.
TaxonomiaAldatu
Espezieak sei aspiespezie ditu:
- Somateria mollissima mollissima (Europar eiderra)
- Somateria mollissima faeroeensis (Faroear eiderra)
- Somateria mollissima v-nigra (Ipar Bareko eiderra)
- Somateria mollissima borealis (Ipar Atlantikoko eiderra)
- Somateria mollissima sedentaria (Hudson badiako eiderra)
- Somateria mollissima dresseri (Amerikar eiderra)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-5-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |