Eduardo Aznar de la Sota
Eduardo Aznar De la Sota, Berrizko markesa, (Sevilla, 1830 – Bilbo, 1902ko ekainaren 15a) euskal enpresaburu eta politikaria izan zen[1]. Jose Antonio Ybarra, Victor Txabarri, José María Martínez de las Rivas edo Ramon De la Sota bere lehengusuarekin batera Bizkaiko iraultza industriala bultzatu zuen.
Eduardo Aznar de la Sota | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo de Aznar y de la Sota | ||
Jaiotza | Sevilla, 1830 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Bilbo, 1902ko ekainaren 15a (71/72 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua, armadorea eta ontzi-jabea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberal-Kontserbadorea |
- Artikulu hau Berrizko markesari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eduardo Aznar».
Biografia
aldatuAita Juan Aznar Galluzo artilleria-brigadierra zuen, eta ama Rogelia De la Sota Álvarez. Hasieran, Alejandro de la Sota (1820-1909) bere osabarekin eta, gero, Ramon de la Sota (1857-1936) bere lehengusuarekin, hainbat enpresa sortu zituen: Naviera Sota y Aznar, Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques, Saguntoko Compañía Siderúrgica del Mediterráneo, Remolcadores Ibaizabal, Seguros la Polar, Banco de Comercio eta abar.
1886an, Bilboko Merkataritza Ganbera eratu zuen. Politika arloan kontserbadorea izan zen, eta Burgosko senatari hautatu zuten 1899an eta 1901ean[2].
1902. urtean hil [...] Espainiako Gerra Zibilean Altxamenduaren alde [...] honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde jarri zen, baina bere lehengusua, Ramon de la Sota, errepublikari leial izaten jarraitu zuen. Ondorioz, Ramon de la Sotak bere itsasontzi guztiak Ingalaterrara bidali zituen Frankistak Bilbora heltzear zeudenean. Erresuma Batuko gobernuak ez zion aurre egin nahi izan frankisten gobernuari, eta Francori itsasontzi guztiak itzuli zizkion.
Francok Aznarri itsasontziak eman eta, ondorioz, Eduardo Aznar de la Sotak bere lehengusuaren ondasunez jabetu zen[3] baita era horretan orduko espainiar aberatsenetarikoa bilakatu ere.
Nahiz eta zerikusia ez izan, askotan Euskal Herrian, Eduardo Aznar Manuel Aznarrekin nahastu ohi da. Azkenengo hau Espainiako lehendakaria izan zen Jose Maria Aznarren aitona izan zen, eta Euskal abertzaletasunaren partaide izan eta gero, Falange Española alderdira igaro zen Gerra Zibilaren garaian. Politikoki antzekotasunak bazituzten ere, eta abizen berdina bazuten ere, Eduardo eta Manuel ez ziren senideak.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1859an Luisa Tutor Fuentesekin ezkondu eta hiru seme izan zituzten:
- Eduardo Aznar Tutor (1860-1908)
- Luis María Aznar Tutor (1862-1929)
- Alberto Aznar Tutor (1865-1923)