Ireki menu nagusia

Léon Herran (Baiona, 1896 - 1996) inprimatzaile, kazetari eta kultura eragilea izan zen, batez ere Lapurdiko hiriburuari buruz idatzi zuena.

Léon Herran
Bizitza
Jaiotza Espiritu Saindua1896
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza 1996 (99/100 urte)
Jarduerak
Jarduerak inprimatzailea eta kultura-ekintzailea
Kidetza Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne

BiografiaAldatu

Santizpiritun jaio eta bizi izan zen; Léon sei seme-alabaren artean bosgarrena zen. Lanbidez inprimatzailea izan zen eta jaioterriko Imprimerie de la Presse izenekoan zuzendaria izan zen. Ikasketez autodidakta izan zen. Baionaren nortasuna eta berezitasunak ikuspuntu gaskoizale, frantseszale eta kontserbadoretik defendatzen dituztenen artean kokatu zuen bere burua.

Iritzi honetatik hurbil dauden hiriko zenbait kultura elkartetan egiteko garrantzitsua izan zuen:

Baiona euskal eremutik kanpo kokatzearen ikuspegia bazuen ere, euskal mugimenduarekin harremanak izan zituen eta adibidez hirian zalaparta handia sortu zuen Aintzina aldizkaria bere inprimategian argitaratu zen[3].

Baionako XX. mendearen hasierako historiaren eta istorioen narratzaile nagusienetakoa izan da. Arte eta Letretako zaldunen gurutzea eman zioten.

LanakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Akademia honetako historiari buruzko artikulua, Les langues des Pyrénées webgunean.
  2. Prosopografia France savante webgunean.
  3. La culture basque sous l'occupation, Jean-Claude Larronde. Ikus 3.or.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu