Ireki menu nagusia

ETAren jarduna Ertzaintzaren aurka

Patxi Lopez, garai hartako lehendakaria, ETAk hildako ertzainak omentzen, Arkautin (Araba) dagoen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

ETAren jarduna Ertzaintzaren aurka 1983an abiatu zen, Ertzaintzaren lehen promozioa kaleratu eta hilabete gutxitara. Hain zuzen, 1983 urteko otsailean, Ertzaintzaren egoitza zen Gipuzkoako Diputaziotik hainbat pistola lapurtu zuen ETAk. Zuzeneko lehen ekintza Carlos Díaz Arcocha Ertzaintzaren buru nagusiaren aurkakoa izan zen, 1985ean. Geroztik, ETAk hainbat ekintza egin zituen Ertzaintzaren aurka. Azken atentatua 2008an egin zuen, Ondarroako ertzain etxearen aurka bonba auto bat leherrarazita. Eraso eta atentatu horien ondorioz guztira 10 ertzain eta hiru ertzainburu hil ziren, eta beste bost zauritu. Jardun horrek bilakaera berezia izan zuen: hasiera batean, Ertzaintzaren buruen aurkako atentatuak egitera mugatu zituen bere ekintza armatuak, baina polizia autonomikoak ETAren aurka ziharduela eta horren ondorioz ertzainak nahiz etakideak ere hil zirela argudiatuta, polizia autonomikoaren aurkako diskurtsoa gogortzen joan zen, eta bere jardunaren azken urteetan ertzain arrunten aurkako ekintza zuzenak ere egin zituen.

Ertzaintzaren aurkako ETAren atentatu eta erasoen zerrendaAldatu

Data Atentatu edo erasoa
1983ko otsailaren 23a ETA militarreko komando armatu batek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian zeuden ertzainak armaz mehatxatu eta menderatu ondoren, han gordeta zeuden Star markako 112 pistola, munizio ugari, sei irrati transmisore, Ertzaintzaren 12 uniforme, 12 linterna eta bi auto, bat partikularra eta bestea Ertzaintzarena, lapurtu zituzten.[1]
1985eko martxoaren 7a Carlos Díaz Arcocha Ertzaintzaren superintendentea eta espainiar armadako teniente koronela erail zuen ETAk, Elorriagako zerbitzugune batean gosaldu bitartean aparkatuta zuen autoaren azpian bonba bat jarrita. Autoa martxan jartzean lehertu zen bonba.[2]
1986ko azaroaren 2a Genaro Garcia de Andoain, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo saileko kargu politikoa eta ustez Ekintza izeneko Ertzaintzaren unitate berezi bat zuzentzen ari zela, Luzio Aginagalde enpresaburua bahituta zeukaten kobazuloan bera zaintzen zuten etakideekiko tiroketa batean ondorioz hil zen. Garcia de Andoain ustez hil zuen etakidea Luis Enrike Garate Galartza izan zen, ihes egitea lortu zuena[3]
1988ko urriaren 16a Jose Juan Pacheco ertzaina hil zen, Brinkolako trenbideko tunel batean jarritako lehergailu baten eztandak harrapatu zuenean. Beste ertzainekin batera tunela miatzen ari zen ETAk trenbidean lehergailuak zeudela ohartarazi ondoren[4]
1989ko maiatzaren 24 Luis Hortelano García ertzaina eta bi polizia nazional hil ziren Bilboko Zorrotza auzoan, ETAk jarritako bonba-autoa indargabetzen saiatzen ari zirela.[5]
1991ko abuztuaren 29a Alfonso Mentxaka Lejona ertzaina larri zauritu zen, Ertzaintzaren Berrozi Berezi Taldeak ETAren Bizkaia komandoko kideak atxilotzeko operazio batean, non Juan Maria Ormazabal etakidea hil zen. Ertzaina lau egun geroago hil zen, jasandako zaurien ondorioz.[6]
1993ko azaroaren 22a Joseba Goikoetxea Asla sarjentu burua eta Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako unitatearen burua Bilbon tiroz erail zuen etakide batek, bere autoaren barruan zegoelarik.[7]
1996ko martxoaren 4a Ramon Doral ertzaina eta Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako unitateko buru ohia Gipuzkoan, Irunen erail zuen ETAk, bere autoaren azpian lehergailu bat jarrita.[8]
1996ko martxoaren 26a ETAk hiru granada jaurti zituen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aurka (Arkauti, Araba).[9]
1997ko urriaren 13a Jose Maria Agirre ertzaina tiroz larriki zauritu zuen etakide batek, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetan, barruan launa granada ezkutaturik zuten hiru loreontziri susmo txarra hartuta ertzaina etakideengana hurbiltzean. Ertzaina biharamunean hil zen, jasandako zaurien ondorioz. Granadak egun batzuk geroago museoaren inaugurazioan parte hartzekoak ziren Espainiako errege-erreginaren aurka atentatua egiteko zeuden prestatuta.[10][11]
1997ko abenduaren 2a Bi ertzain arin zauritu ziren Donostian, ETAk iragarritako lehergailu bat indargabetzean.[12]
2000ko otsailaren 22a Jorge Diez Elorza ertzaina eta Fernando Buesa PSE-EEko politikaria erail zituen ETAk, Gasteizen, bonba-autoa leherrarazita. Ertzaina Fernando Buesaren bizkartzaina zen.[13]
2001eko martxoaren 9a Iñaki Totorika ertzaina erail zuen ETAk, Hernanin, bonba-autoa leherraraziz. Autoa aurretik kaleko istiluetan zehar kalean gurutzatua zuten, tranpatzat. Ertzaintzak atentatua gertatu eta ordubetera atentatugileak atxilotu zituen, bonbatzat prestaturiko autoaren jabea non zegoen jakinarazteko telefono-kabina batetik egindako deiaren jatorria hauteman ondoren.[14]
2001eko uztailaren 14a Mikel Uribe ertzain-burua erail zuen ETAk, tiroz, Leaburun.[15][16]
2001eko azaroaren 20a Bi ertzain arin zauritu ziren Bilbon, ETAren aldeko pankarta bat erretiratzera zihoazela, pankartaren ondoan jarritako lehergailuak eztanda egitean.[17]
2001eko azaroaren 23a Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainak bi etakidek erail zituzten tiroz, Beasainen, trafikoa erregulatzen ari zirela.[18]
2003ko irailaren 14a ETAko talde bat Ertzaintzaren aurkako segada bat egiten saiatu zen Arabako Herrera mendatean. Honen ondorioz Arkaitz Otazua etakidea hil zen, eta bi ertzain zauritu ziren.[19][20]
2007ko irailaren 25a ETAk bost kiloko lehergailu bat jarri zuen Ertzaintzaren Zarauzko polizia etxean. Eraikinean kalte materialak eragin zituen, baina zauriturik ez.[21]
2008ko irailaren 21a ETAk ehun kiloko bonba auto bat leherrarazi zuen Ertzaintzaren Ondarroako polizia etxean. Eraikinean kalte material handiak eragi zituen, eta hiru ertzain eta hainbat bizilagun arin zauritu.[22]

Ikusi gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Un comando roba 112 pistolas y municiones en el cuartel de la policía vasca en San Sebastián tras reducir a su dotación, www.elpais.com, 1983-03-01.
  2. (Gaztelaniaz) Asesinado el jefe de la Ertzantza al estallar una bomba bajo su coche, www.elpais.com, 1985-03-08.
  3. (Gaztelaniaz) Un grupo especial de la policía autónoma libera a Aguinagalde en una cueva tras 18 días de cautiverio, www.elpais.com, 1986-11-03.
  4. (Gaztelaniaz) Sabotaje con explosivos contra una línea férrea, www.elpais.com, 1988-10-17.
  5. (Gaztelaniaz) Los partidos vascos suspenden hoy sus actos electorales en protesta por el asesinato de tres policías, www.elpais.com, 1989-05-25.
  6. (Gaztelaniaz) La Ertzaintza detiene a ocho presuntos etarras tras la muerte de un miembro del 'comando Vizcaya', www.elpais.com, 1988-10-17.
  7. (Gaztelaniaz) ETA atenta contra un mando de la Ertzaintza, www.elpais.com, 1993-11-22.
  8. (Gaztelaniaz) ETA asesina con una 'bomba lapa' al ex jefe de la lucha antiterrorista de la Ertzaintza en Guipúzcoa, www.elpais.com, 1996-03-04.
  9. (Gaztelaniaz) Atacada con granadas la academia de la Ertzaintza, www.elpais.com, 1996-03-27.
  10. (Gaztelaniaz) ETA pretendió atentar contra el Museo Guggenheim, www.elpais.com, 1997-10-14.
  11. (Gaztelaniaz) La Ertzaintza sospecha que ETA planeaba atentar contra el museo mientras los Reyes lo inauguraban, www.elpais.com, 1997-10-15.
  12. (Gaztelaniaz) Dos 'ertzainas' heridos al estallar un artefacto en un banco de San Sebastian, www.elpais.com, 21007-12-03.
  13. (Gaztelaniaz) ETA asesina en Vitoria al dirigente socialista Fernando Buesa y a su escolta de la Ertzaintza, www.elpais.com, 2000-02-23.
  14. (Gaztelaniaz) ETA asesina a un 'ertzaina' y hiere a otro en un atentado con coche bomba en Hernani, www.elpais.com, 2000-02-23.
  15. (Gaztelaniaz) ETA asesina a un mando de la Ertzaintza en Leaburu (Guipúzcoa), www.elmundo.es, 2001-07-18.
  16. (Gaztelaniaz) Tres etarras dispararon una primera ráfaga a Uribe desde un coche, dieron media vuelta y lo remataron, www.elmundo.es, 2001-07-17.
  17. (Gaztelaniaz) ETA hiere a dos 'ertzainas' al estallar una bomba camuflada en una pancarta, www.elpais.com, 2001-11-21.
  18. (Gaztelaniaz) Dos etarras asesinan a tiros a una pareja de 'ertzainas' que regulaban el tráfico en Beasain,www.elpais.com, 2001-11-23.
  19. (Gaztelaniaz) ETA hiere de gravedad a dos agentes de la Ertzaintza en una emboscada en Álava, www.elpais.com, 2003-09-15.
  20. (Gaztelaniaz) Uno de los etarras que atacaron a dos 'ertzainas' en Álava murió desangrado,www.elpais.com, 2003-09-16.
  21. (Gaztelaniaz) ETA eleva sus ataques a la Ertzaintza con una bomba contra la comisaría de Zarautz,www.elpais.com, 2007-09-26.
  22. (Gaztelaniaz) ETA atenta contra la Ertzaintza con 100 kilos de explosivo en Ondarroa, www.elmundo.es, 2008-09-22.