Elorriaga (Gasteiz)
- Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elorriaga».
Elorriaga, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Salburuko auzo berriaren ertzean, Iruñerako errepidean, dago kokatuta.
Elorriaga | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′01″N 2°38′28″W / 42.8503°N 2.6411°W |
Garaiera | 516 m |
Historia
aldatuGasteizko ermandadeko herria zen Elorriaga; kontseilu bakarra osatzen zuen, Arkauti herriarekin batera. Bertan biltzen ziren, 1332. urtetik aurrera, Elorriagako Kapareak izeneko handiki arabarrak.
Horregatik, historikoki erreferentzia bat izan da Gasteizko udalerriaren menpeko herri guztientzat: Elorriagan dago, gaur egun ere, Elorriagako Batzarreko Kapareen biltzar etxea; herrixka horietako guztietako Hijosdalgos de la Junta de Elorriaga historikoaren biltzar etxea, alegia.
1870ean batu zen Gasteizera.[1]
2020an herriko zentro sozial berria zabaldu zuten.[2]
Demografia
aldatuElorriagako biztanleria |
---|
![]() |
Kultura
aldatuHizkuntza
aldatuElorriagako hizkuntza nagusia gaztelania da, XVIII. mendearen erdialdean euskara galdu zenetik.
Ondasun nabarmenak
aldatuAipagarria da herriko San Petri eliza. Portadan XIV. mendeko arkuak ditu, nahiz eta eraikinaren zati handiena XVI. mendekoa den. Barruan XVII. mendeko erretaula bat du.[1]
Argazki galeria
aldatu-
Zentro Soziala
-
Kapareen etxea
-
Kapareen etxeko armarria
-
San Pedro eliza
-
San Pedro elizako leihoa, estalita
Ikus, gainera
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b «Elorriaga - Menpeko toki-erakundea» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elorriaga cuenta con una nueva Casa del Concejo y Centro Sociocultural» EITB 2020-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).