Dumfries eta Galloway
Dumfries eta Galloway (Eskoziako gaeleraz: Dùn Phrìs is Gall-Ghaidhealaibh, eskozieraz: Dumfries an Gallowa) Eskoziako 32 eskualdetako bat da, hegoalderen dagoena. 2012ko erroldaren arabera 150.830 biztanle ditu.
Dumfries eta Galloway | |||
---|---|---|---|
Dumfries and Galloway Dùn Phris agus an Gall-Ghaidhealaibh Dumfries an Gallowa | |||
| |||
ScotlandDumfriesGalloway.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Dumfries 55°4′12″N 3°37′12″W | ||
Azalera | 6.426 | ||
Mugakideak | Hegoaldeko Lanarkshire | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | Dumfries and Galloway Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 148.860 (2019)![]() | ||
Dentsitatea | 23,16 bizt/km² | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1975 | |||
Bestelako informazioa | |||
dumgal.gov.uk |
Mugakideak aldatu
Hegoaldeko Ayrshire, Ekialdeko Ayrshire eta Hegoaldeko Lanarkshire konderriekin mugatzen duelarik. Hegoaldean Ingalaterrako Cumbria konderriarekin mugatzen du. Hortaz gain Solwayko fiordoa eta Irlandako itsasoak konderri honen kostaldea bustitzen dute.
Historia aldatu
1911etin sheriffdome bera izan zutenez Dumfries eta Galloway izena ohiko bihurtu zen, hiru konderri baziren ere. 1975ean Eskozian egindako berrantolaketa administratiboak eskualde bakarrean bildu zituen hirurak.
Banaketa administratiboa aldatu
Dumfries eta Galloway eskualdeak hiru konderri hartzen ditu bere baitan eta konderriek hanibat azpi-eremu ere badituzte. Hona hemen zerrenda ekialdetik mendebaldera:
- Dumfriesshire konderria:
- Annandale
- Eskdale
- Nithsdale
- Kirkcudbrightshire konderria:
- Stewartry
- Wigtownshire konderria:
- Machars
- Rhins of Galloway
Herriak aldatu
Halako azalera handia izanik populaturiko eremuak ugariak dira. Hona hemen herri handienak:
- Dunfries / Dùn Phris (hiriburua, 32.914 biztanle)
- Stranraer / An t-Sròn Reamhar (10.593 biz.)
- Annan / Anainn (8.960 biz.)
- Lockerbie / Locarbaidh (4.287 biz.)
- Dalbeattie / Dail Bheithe (4.227 biz.)
- Castle Douglas / Caisteal Dhùghlais (4.174 biz.)
- Newton Stewart / Baile Ùr nan Stiùbhartach (4.092 biz.)
Ondasun nabarmenak aldatu
-
Dumfrieseko Errege Antzokia.
-
Annango udaletxea.
-
Lockerbieko udaletxea.
-
Sweetheart abadiaren hondarrak.
-
Rhins of Galloway penintsula.
-
Nith ibaiaren estuarioa.
-
Corserine mendia (814 m).
-
Southern Upland Way ibilbidea, 341 km.